Pierre Boulez

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pierre Boulez at the Donaueschinger Musiktage 2008 with the SWR Sinfonieorchester Baden-Baden und Freiburg
Pierre Boulez, Donaueschinger Musiktagen (2008), SWR Baden-Baden eta Friburgoko orkestra sinfonikoarekin

Pierre Boulez musikagile eta orkestra-zuzendari frantsesa da (Montbrison, 1925). Zientzietako karrerari uko egin ondoren, musikan murgildu zen. Schönberg, Berg eta Webern maisuen ikasketak eman zituen ezagutzera Frantzian, eta Debussyren estetika lehen mailara jaso zuen berriz ere. Frantziako musika dodekafonikoaren maisu nagusia da. Eragin handia du egungo musikan. Soinu-gaia oinarrizko elementuetara bihurtzeko ahaleginean, nazioarteko ospea jaso duten lan batzuk eskaini ditu: Le Visage Nuptial (Ezkontzaren aurpegia), koro eta orkestrarako pieza (1946-1950); Le Soleil des eaux (Uretako eguzkia), biolon eta orkestrarako pieza (1948); Polyphonie (Polifonia), 18 musika-tresnatarako pieza (1951), Le Marteau sans maître (Maisurik gabeko mailua), kontralto eta sei musika-tresnatarako pieza (1955), Pli selon Pli (Pli Pliren arabera), soprano eta orkestrarako pieza (1960). Musika-jaialdien sustatzailea, orkestra-zuzendaria, New Yorkeko Filarmonika eta BBC orkestretako zuzendaria, Pierre Boulez Frantziako musikari nagusietakoa da gaur egun.



Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre Boulez Aldatu lotura Wikidatan