Anton Webern

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Anton von Webern

Anton Webern austriar musikagilea izan zen (Viena, 1883 - Mittersill, 1945). 1902. urtean Vienako unibertsitatean sartu zen eta G. Adlerrekin musikologia-ikasketak egin zituen. H. Isaacen Choralis Constantinus eta Errenazimentuko flandestar musikagileen kontrapuntuari buruzko doktore-tesia idatzi zuen. 1904-1908. urteetan A. Schoenbergen ikasle izan zen, eta geroago lankide, Vienako Musika Funtzio Pribatuen Elkartean. 1908tik aurrera Viena, Danzig, Praga eta beste hiri batzuetako antzokietako zuzendari izan zen. 1922-1934. urteetan Vienako Langileen Orkestra Sinfonikoaren kontzertuetako zuzendari izan zen. Zenbait alditan BBCko orkestrako zuzendari gonbidatua ere izan zen. Alban Bergekin batera, Schoenbergen eskolako musikagile nagusietako bat izan zen, eta teknika dodekafoniko edo hamabi soinukoetan maisu. Webernen musikaren ezaugarri nagusiak musika tresnen konbinazio bitxiak, doinu etenak eta laburtasuna dira. Lan aipagarriak ditu: Passacaglia (1908); 5 mugimendu (1909); Sei lan orkestrarako (1910); 6 Bagatelles (1913); Begietako argia (1935), korurako; Bariazioak (1940); bi kantata (1939-1943); liedak; kanonak eta beste musikagileen lanen moldaketak.


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak