Dressed to Kill (1980ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dressed to Kill (euskaraz Erailtzeko Jantzia) 1980ko Brian De Palma estatubatuar zinema zuzendariaren suspensezko film bat da. Michael Caine, Angie Dickinson, Nancy Allen eta Keith Gordon aktoreek antzeztu zuten.

Estreinatu zen garaian hautsak harrotu zituen, bere sexu eta bortizkeri eszenak zirela eta. Askok Brian De Palmaren film onenen artean sailaktu ohi dute, norbaitek baita onena bezala ere.

Hasiera batean De Palmak Kate Millerren papera Liv Ullmann norvegiar aktoreari eskeini zion, baina honek behin gidoia irakurri eta zeuzkan bortizkeria eszenen ondorioz antzezteari uko egin zion. Hortaz, papera Angie Dickinson aktoreak jaso zuen. Aldiz, Sean Connery aktoreari Rober Ellioten papera eskeini zitzaion, eta eskoziarrak gogo biziz baiezkoa eman zuen, baina azkenean lanez gainezka zegoela eta filma honetan parte hartzeari uko egin behar izan zion, honenbestez papera antzeztearen ardura Michael Caine aktoreak jaso zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Kate Miller (Angie Dickinson), sexualki asegabea sentitzen den New Yorkeko auzune bateko etxekoandre ezkondu eta seme-alabadun bat da. Robert Elliott (Michael Caine) psikoanalistaren kontsultara joan ohi da. Bere gaztaroa alferrik galdu zuela sentitzen duenez, psikoanalista limurtzen saiatuko da, baina hark bere limurkeriei uko egiten dienez, Katek kontsulta utzi eta kalera irtengo da.

Museo batean dagoela, Katek ezezagun batekin (Ken Baker) lakrikunkeriatan hasiko da, azkenean tentaldian eroriz. Biak taxira batera igo eta ezezagunaren etxebizitzara iristean txortan egingo dute. Baina ezerezean geratuko den gertakaria zorigaiztokoa bilakatuko da: Katen etxebizitzatik atera eta kalean dagoenean, bere ezkontza eraztuna ezezagunaren etxean ahaztu duela jabetuko da, hortaz, ezezagunaren etxebizitzara itzuliko da, baina bere eraztuna jasotzerakoan, paper batzuk topatu eta haietan ezezagunak sexu-transmisiozko gaixotasun bat duela irakurriko du. Erabat izuturik, etxebizitza laga eta igogailuan sartuko da, baina ateak irekitzean eguzkitako betaurrekoak dituen emakume ilehori garai bat agertu eta ustekabean bizargile laban batekin Kate erailko du. Une hartatntxe, emagaldu gazte batek (Nancy Allen) erailketa igogailuko ispiluaren bidez ikusiko du, erailketaren susmagarri nagusia bilakatzeaz gain hiltzailearen jomuga ere izango delarik.

Ilehoria berez oraindik ez da emakume bat, "gizonezko baten gorputzean dagoen emakume bat" baizik, Katen teraupeta berberaren kontsultako Bobbi izeneko bezeroa (William Finley), eta Elliot doktoreak haren sexu aldaketa ebakuntzarako baimenik ez ematearen ondorioz guztiz sumindu eta serieko-hiltzailea bilakatua dena.

Aktoreak

Kanpo loturak