Drilus flavescens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Drilus flavescens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaDrilidae
GeneroaDrilus
Espeziea Drilus flavescens
Olivier, 1790

Drilus flavescens kakalardo espezie bat da, Elateridae familiakoa, zientziarako Guillaume-Antoine Olivierrek 1790ean deskribatu zuena. Europa erdialdean eta hegoaldean agertzen da[1]. Euskal Herrian ere aurkitzen da[2].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koleopteroen artean sexu dimorfismo nabarmenena duen espeziea da, izan ere arrak koleoptero helduen antza badu emeak beldarraren itxura mantentzen du, hegalak ere falta ditu. Espeziearen beldarrarekin alderatuta emea ilegabea dira.

Ar helduak 10 mm inguruko tamaina du. Burua eta pronotoa beltzak ditu eta elitroak gorrixkak edo urre kolorekoak dira eta oso iletsuak. Hankak ere ile urrekaraz estalita daude. Antena beltz nabarmenak ditu, orrazi itxurakoak[3], dirudienez emeen feromonak antzemateko helburua dute.

Habitata eta elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrek hegan egiten dute eta lore eta hostoetan ikusten dira. Emeak lurrean bizi dira eta barraskiloetaz elikatzen dira. Horzkada bat eginez pozoindu egiten dute eta ondoren entzima bidez gorpua liseritzen dute. Azkenik zukua xurgatzen dute[4].

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emeak arrautzak jartzen ditu lurrean eta handik beldar iletsuak ateratzen dira. Hauek ere barraskiloen harrapariak dira. 20 mm inguruko tamaina hartzen dutenean barraskilo oskol huts batean sartu eta pupa eratzen dute[4].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Drilus flavescens Olivier, 1790 | Fauna Europaea» fauna-eu.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).
  2. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  3. (Gaztelaniaz) «Drilus flavescens» Natusfera (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).
  4. a b (Ingelesez) «Drilidae | UK | Ukbeetles» uk beetles (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]