Duane Allman

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Duane Allman

Duane Allman (Nashville, Tennessee, Ameriketako Estatu Batuak, 1946ko azaroaren 20a - 1971ko urriaren 29a) rock gitarra-jotzailea zen. The Allman Brothers Band taldearen sortzaileetako bat izan zen.

Gaztaroan, bere anaia Gregg eta biak "Allman Joys" taldea sortu zuten eta 1965an bere lehenengo singlea kaleratu zuten Spoonful izenekoa. Gero, taldeari "The Hour Glass" izena jarri zioten eta bi disko kaleratu zituzten baina ez zuten arrakastarik izan eta 1968an taldea desegin eta Floridara bueltatu ziren.

Wilson Pickettekin Hey Juderen cover bat grabatu zuen eta Atlantic diskoetxeak kontratatu zuen. Horrek, Aretha Franklin, Boz Scaggs eta King Curtis bezalako musikariekin lan egiteko aukera eman zion.

1969an, New Yorken, Butch Trucks bateria-jolea, bere anaia Gregg eta hirurak The Allman Brothers Band musika taldea sortu zuten eta izen bereko diska grabatu zuten.

1971ko urriaren 29an hil zen, 24 urterekin, errepide istripu batean, bere Harley Davidson motorra gidatzen ari zenean.

2003an Rolling Stone aldizkariak Garai guztietako 100 gitarra-jotzailerik onenen zerrendan 2. postuan jarri zuen. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. rollingstone.com - Garai guztietako 100 gitarra-jotzailerik onenen zerrenda