Pankrea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pankrearen kokapena digestio aparatuan.

Pankrea abdomeneko organoa eta guruina da, digestio-aparatua osatzen duena. Urdailaren atzealdean dago eta urina eta hormonak isurtzen ditu; urin horiek Wirsugen eta Santoriniren hodien bidez iristen dira duodenora.

Eduki-taula

[aldatu] Anatomia

Sabelaren erdialdean kokatuta, ondorengo organoek inguratzen dute: gibela eta behazuna eskuinaldean, urdaila gainean, heste lodia aurrealdean eta heste meheak azpialdean. Gizakiaren pankrea guruin gorri grisaxka da, eta hiru zati ditu: burua, duodenoak inguratua; gorputza, urdailaren atzean, zeharka, aurkitzen dena; isatsa, ezkerrean, baretik hurbil dagoena.

[aldatu] Fisiologia

Bi funtzio nagusi betetzen ditu:

Guruin exokrino gisa pankreako urin deritzana isurtzen du; gatzez osatua dago bereziki, baina baditu entzima batzuk ere. Pankreako urina isurkari gardena da; pHa 8 du eta janarietan dauden albuminen, peptidoen, koipeen eta karbono hidratoen zatiketa eragiten du. Pankrea urineko entzimak tripsina eta kimiotripsina dira; albumosei eta peptosei eraso eta peptido eta aminoazido bihurtzen dituzte; karboxipeptidasa; peptidoak aminoazidotan zatitzen ditu; pankrea amilasa; almidoiak maltosa bihurtzen ditu; pankrea lipasa; behazun gatzak bertan direlarik, triglizeridoak gantz-azido eta glizerina bihurtzen ditu. Pankreari darion urinaren hodi nagusiak edo Wirsungen hodiak jasotzen du eta duodenora, Vateren papilaren parean, isurtzen du. Santoriniren hodiak ere duodenora isurtzen du urina, Vateren papilaren gainetik. Pankrearen isuri endokrinoa hormonaz osatua dago eta zelula multzo txiki batzuek eragiten dute. Multzo horiei Langerhansen uharteak deitzen zaie. Uharte horiek hiru motatako zelulak dituzte:

  1. Alfa zelulak (glukagoia isurtzen dutela uste da).
  2. Beta zelulak; intsulina isurtzen dute.
  3. Gamma zelulak; ez da ezagutzen zein zeregin duten.

Intsulinak funtzio garrantzitsua du gluzidoen metabolismoan (glukosa lehengaitzat hartuz glukogenoaren sintesia errazten du giharrean eta gibelean), gluzidoak koipe bihurtzen laguntzen du eta proteinen sintesia eragiten du. Gainera, giharretako eta beste ehunetako oxidazioa bizkortzen du. Intsulina gutxiegi denean, diabetea sortzen da. Glukagoiak, polipeptido izaerako hormona, intsulinaren eragina gutxitzen du, gibeleko glukogenesia eragiten baitu.

[aldatu] Loturiko gaixotasunak

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak