Digestio-aparatu
Digestio-aparatua gorputzera sartzen diren elikagaiak organismoaren zelulak erabiltzeko substantzia bihurtzeko parte hartzen duten organo eta prozesuek osatzen dute.
Bere funtzioak elikagaien garraioa, digestio urinen jariaketa, elikagarrien xurgapena eta iraizketa dira. Digestio prozesua berdina da urdail bakarreko animalia guztietan, hau da, gluzido, lipido eta proteinak unitate sinpleagoetan bihurtzen dira digestio entzimei esker, xurgatu eta odolean beren garraioa posible eginez.
Organoak [aldatu]
| 1: Listu-guruinak 2: Parotidak 3: Masailezurpekoak 4: Mihipekoak 5: Ahoa 6: Faringea 7: Mihia 8: Hestegorria 9: Pankrea 10: Urdaila 11: Pankrea hodia 12: Gibela |
13: Behazun xixkua 14: Duodenoa 15: Behazun hodia 16: Heste lodia 17: Zeharkako kolona 18: Goranzko kolona 19: Beheranzko kolona 20: Ileona (Heste meharra) 21: Heste itsua 22: Apendizea 23: Ondestea 24: Uzkia |
Gizakiaren kasuan, organo nagusiak honakoak dira: ahoa, faringea, hestegorria, urdaila, heste meharra eta heste lodia.
- Ahoa: Aho barruan hainbat atal daude digestioa ondo egiteko:
- Mihia: muskulu mugikor bat da. Mugituz, janaria alde batetik bestera eramaten du. Bertan dasta-papilak daude; hauen bidez gozoa, mikatza, garratza eta gazia zaporeak dasta daitezke.
- Hortzak.
- Listu guruinak.
- Hestegorria: Faringea eta urdaila lotzen dituen eraztun gihartsuez osaturiko hodia da. Eraztunen mugimenduek elikadura urdailera bidaltzen dute.
- Urdaila: Litro eta erdiko edukiera duen zakutxo baten antza du. Urdailaren sarrerari kardia deitzen zaio eta irteerari piloroa.
- Heste meharra: Urdailaren bukaeran heste meharra hasten da.7 metro inguru neurtzen du. Bere paretek heste-bildoxkak izeneko konkor batzuk dituzte. Odol basoak bertaraino iristen dira.
- Heste lodia: Luzeran metro inguru neurtzen du eta zabalera 7 cm.
- Uzkia: Kanporatze hodia da.
Alboko guruin edo organo nagusiak:
Histologia [aldatu]
Digestio aparatuaren hormak lau geruza ditu barnetik kanporakoan honelaxe sailkatzen direnak:
1) Mukosa: elikagaiekin kontaktuan dagoen geruza da. Bertan xurgapena mango da. Hemengo azpigeruzak:
- Epitelioa: hemen xurgapena emango da.
- Lamina propioa: ehun konektibozko geruza da.
- Muscularis mucosae: muskulu leunez osatutako geruza da. Honen uzkurdurari esker tolesdurak agertuko dira mukosan xurgapen azalera handituz.
2) Azpimukosa: ehun konjuntiboz osatuta dago eta odol hodi, guruin eta nerbioak kokatuko dira. Nerbio sistema enterikoaren azpimukosako edo Meisnerren plexua hemen kokatuko da, prozesu lokalak kontrolatuko dituena.
3) Muskularra: muskulu leunez osatutako geruza da. Bi azpigeruza ditu:
- Zirkularra: barrukoa
- Luzetarakoa: kanpokoa
Bi azpigeruza hauen artean nerbio sistema enterikoaren 2. plexua kokatuko da, Avermach-en plexu mesenterikoa hain zuzen ere eta honek peristaltismoa kontrolatuko du.
4) Serosa: kasu batzuetan geruza hau peritoneoa izango da.