Kataluniako Ezker Errepublikarra
| Kataluniako Ezker Errepublikarra Esquerra Republicana de Catalunya (ERC) |
|
|---|---|
| Presidentea | Joan Puigcercós |
| Buruzagia | Joan Ridao |
| Sorrera | 1931 |
| Egoitza nagusia | Bartzelona |
| Ideologia politikoa | Ezkerrekoa, errepublikarra, kataluniar abertzaletasuna eta katalanista |
| Nazioarteko afiliazioa | Europako Aliantza Librea |
| www.esquerra.cat | |
Kataluniako Ezker Errepublikarra (ERC) (katalanez, izen ofiziala, Esquerra Republicana de Catalunya) Katalunia eta Katalan Herrietako alderdi politiko ezkertiar, errepublikar eta independentista da.
Alderdiko egungo burua Joan Puigcercós i Boixassa da. Egoitza nagusia Bartzelonan dute.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Alderdia 1931ko martxoan sortu zuten Sants auzoan (Bartzelona), Francesc Macia lehen presidentea zela. Urte hartako hauteskundeak irabazita, Macià Generalitateko presidente izatera iritsi zen. Maciá bi urte geroago hil zen, eta Lluis Companys alderdikideak karguan ordezkatu zuen 1938 arte, Francisco Francok errepublikako instituzioak bertan behera utzi zituenean.
Francoren diktadura bukatu ondoren, 2000. urtean "Esquerra Republicana del País Valencià" (ERPV) alderdia sortu zuten ERCko federazio valentziarra eta "Front pel País Valencià" taldeek bat eginda. Ordutik hona 3.000-15.000 boto lortu izan dituzte hauteskundeetan, emaitzarik hoberenak 2004ko Europako Legebiltzarrerako lehian lortuz.
Bestela, 2003an ERCk Kataluniako gobernuan sailburuak (8) izan zituen lehen aldiz, PSC lehendakaritzan zela. 2006ko gobernuan berriro sartu ziren, 5 ordezkarirekin.
[aldatu] Alderdiko agintariak
[aldatu] Presidenteak
| Zenbakia | President | Bizitzaren urteak | Agintaldiaren urteak |
|---|---|---|---|
| 1 | Francesc Macià i Llussà | 1859-1933 | 1931ko otsailaren 22a - 1933ko abenduaren 25a |
| 2 | Lluís Companys i Jover | 1882-1940 | 1933ko abenduaren 25a - 1934ko urriaren 6a |
| 3 | Carles Pi i Sunyer | 1888-1971 | 1934ko urriaren 6a - 1936ko maiatzaren 11a |
| 4 | Lluís Companys i Jover | 1882-1940 | 1936ko maiatzaren 11a - 1940ko urriaren 15a |
| 5 | Heribert Barrera i Costa | 1917- | 1993-1995 |
| 6 | Jaume Campabadal | 1995-1996 | |
| 7 | Jordi Carbonell | 1924- | 1996-2004ko uztaila |
| 8 | Josep Lluís Carod-Rovira | 1952- | 2004ko uztaila - 2008ko ekaina |
| 9 | Joan Puigcercós i Boixassa | 1966- | 2008ko ekaina - |
[aldatu] Idazkari nagusiak
- Joan Lluís Pujol (1931-1931)
- Josep Tarradellas (1931-1932)
- Joan Tauler (1932-1938)
- Josep Tarradellas (1938-1957)
- Joan Sauret (1957-1976)
- Heribert Barrera (1976-1987)
- Joan Hortalà (1987-1989)
- Àngel Colom (1989-1996)
- Josep Lluís Carod-Rovira (1996-2004)
- Joan Puigcercós (2004-2008)
- Joan Ridao (2008-)
[aldatu] JERC
Joventuts d'Esquerra Republicana de Catalunya (JERC) alderdiaren adar gaztea da, gaur egun 14 eskualdetako federaziotan banatuta dagoena: Alt Pirineu, Baix Llobregat, Barcelona, Camp, Catalunya Central, Catalunya Nord, Comarques Gironines, Illes Balears i Pitiüsses, Maresme-Barcelonès Nord, País Valencià, Penedès-Anoia, Ponent, Terres de l'Ebre eta Vallès.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Katalanez) ERC-ren webgunea
- (Katalanez) JERC gazte adarraren webgunea
- (Katalanez)ERPV-ren webgunea