Katalan Herriak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Katalan Herriak


Països Catalans

Ez da estatua
Katalan Herrietako bandera
Bandera
Catalan Countries (orthographic projection).svg
Hiri nagusiak Bartzelona, Valentzia, Palma, Perpinyà
Eremua 70.520 km²
Biztanleria 13.534.721
Dentsitatea 191,9 biztanle/km²
Dirua euroa
Herritarra katalan
Hizkuntza(k) katalana, aranera, gaztelania, frantsesa eta italiera
Ppcc2007noms2.png

Katalan Herriak (katalanez Països Catalans) katalana mintzatzen den lurraldeari ematen zaion izena da. Orokorrean, Katalan Herriak Iberiar Penintsularen ekialdean kokatzen dira, Pirinioak eta Segura ibaiaren artean, Balear Uharteak ere batasun honetan sartuz. Zenbaitzuk Sardiniako Alguer (Alghero) hiria ere sartzen dute Katalan Herrien barne.

Hedadura 69.823 kilometro karratuetakoa da eta 12,9 milioi biztanle ditu (2004ean).

Katalan Herriak terminoa katalan nazionalista askok erabiltzen dute maiz.

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizionalki eta administratiboki, Katalan Herriak ondoko lurraldeok osatzen dituzte, guztiak Espainiako administraziopean Ipar Katalunia (Frantzia), Andorrako Printzerria (Principat d'Andorra) eta Alguer (Italia) izan ezik:

  • Katalunia (Catalunya), askotan Printzerria (Principat) deritzona. Pirinioetako Tratatuaren (1659) eraginez iparraldea (Ipar Katalunia) Frantziako estatuaren parte da. Hiriburua Bartzelona da.

Hizkuntzan oinarrituriko ikuspuntu batetik, Katalan Herrien barruan ondorengo lurraldeak ere sartzen dira:

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalana hedatzen den lurraldeak 12.805.197 biztanle zituen 2006an. Valentziar Herriko eskualde gaztelaniadunetako biztanleria (719.970 lagun) eta Arango haranekoak (9.554 biztanle) kontuan hartuz, 13.534.721 biztanle dituzte Katalan Herriek.

Lurraldea Biztanleria
Coat of Arms of Catalonia.svg Katalunia (Arango harana kontuan hartu gabe) 7.125.143
Escudo de la Comunidad Valenciana.svg Valentziar Herria (eskualde gaztelaniadunak izan ezik) 4.086.938
Escudo de las Islas Baleares.svg Balear Uharteak 1.001.062
Escut de la Catalunya del Nord.svg Ipar Katalunia (Ekialdeko Pirinioetako departamentua, Fenolleda barne) 422.000
Coat of arms of Andorra.svg Andorra 81.222
Sartaldeko Zerrenda 47.771
Alguer 40.391
Escudo-ca-murcia.svg Carxe 670
GUZTIRA 12.805.197

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalan Herriak aldarrikatzen dituen graffitia Argentonan.

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Katalunierazko literatura

Katalunierazko idazleen artean, nabarmentzekoak dira, beste batzuen artean, Ramon Llull, Ausias March eta Salvador Espriu.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Katalunierazko musika

Azpimarratzekoak dira Raimon, Joan Manuel Serrat, Maria del Mar Bonet eta Lluis Llach abeslariak.

Inadaptats, Obrint Pas, Opció k-95, Els Pets, Sopa de Cabra eta La Gossa Sorda dira talde ezagunetako batzuk.

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Katalan Herriak