EULUMDAT

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adibide grafikoa Software 1.0.1 QLumEdit

EULUMDAT ordenagailu fitxategi formatu bat da, argi iturri baten ezaugarri fotometrikoak trukatzeko formatua. Norabide bakoitzeko argi-intentsitatearen banaketa gordetzen da. Fitxategiaren izenaren atzizki erabiliena *.ldt da. Formatua Axel Stockmarrek (Light Consult Inc., Berlin) 1990an sortu zuen. Europar kontinentean datu fotometrikoak elkartrukatzeko industria estandartzat onartzen da. Erresuma Batuan aldiz CIBSE -TM14 erabiltzen da eta Estatu Batuetan IESNA LM-63 formatua da erabilia.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EULUMDAT fitxategi bat ASCII hizki lerroaz osatuta dago. Normalean MS-DOS sistemako orga-itzulera eta lerro-jauzia > ordenean erabiltzen dira. Bestelako konbentzio bat daukaten beste sistema eragileetan, adibidez UNIX edo Mac OS elkar lanerako hau hartu behar da kontuan beharrezko sostengua emateko.

Fitxategi-formatu honetan argiaren intentsitatea gordetzen da nagusiki, ez da luminantziaren daturik, kolorea eta argi-iturriaren bestelako ezaugarririk biltzen. Horregatik fitxategian bildutako datuekin ezin da kalkulurik behar bezala egin, batez ere argi-igorleak diodoak badira eta intentsitatean aldaketa latzak dituena norabidearen arabera.

Formatuaren zehazpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EULUMDAT-DATUAK
Eremua Azalpena
karaktere kop.
1 Entrepresa / Datu Tegia / Bertsioa / FormatuIdentifikazioa 78 gehienez
2 Ityp = Argi-mota
  • 1 = Argi puntua simetria ardatz bertikalean
  • 2 = Argi lineala
  • 3 = Bestelako simetriadun argi puntua
    (bakarrik Ityp = 2 eta luzeango eta zeharreko zuzenbideetan zatikatuta)
1
3   Isym:= Simetria mota
  • 0 = Simetriarik ez
  • 1 = Simetria ardatz bertikalean
  • 2 = C0-C180 lauarekiko simetria
  • 3 = C90-C270 lauarekiko simetria
  • 4 = C0-C180 eta C90-C270 lauekiko simetria
1
4 Mc = C-Lauen kopurua 0° eta 360° graduen artean

(normalean 24 gela barruko argiztapenean, eta 36 errepide argiztapenean )

2
5 Dc = C-Lauen arteko distantzia (Dc = 0 C-Lau ez ekidistanteak badaude) 5
6 Ng = Neurri kopurua C-Lau bakoitzean (gehienetan 19 edo 37) 2
7

Dg = C-Laueko intentsitate ezeberdinen arteko distantzia (Dg = 0 neurri ez ekidistanteak badaude)

5
8 Neurri txostenaren zenbakia
78 geh.
9 Luminariaren Izena
78 geh.
10

Luminariaren Zenbakia

78 geh.
11 Fitxategi izena
8
12 Data/Erabiltzailea 78 geh.
13 Luminariaren Luzera/Diametroa (mm) 4
14 b = Luminariaren zabalera (mm) (b = 0 luminaria borobila) 4
15 Luminariaren altuera (mm)
4
16 Luminariaren Luzera/Diametroa (mm)
4
17 Luminariaren Zabalera (mm)
4
18

Argi-arearen altuera C0-lauean (mm)

4
19 Argi-arearen altuera C90-lauean (mm) 4
20 Argi-arearen altuera C180-lauean (mm) 4
21 Argi-arearen altuera C270-lauean (mm) 4
22 DFF (%) =

Beherako fuxua  (Downward flux fraction)

4
23 LORL (%) = Light Output Ratio
4
24 Intentsitate neurrien bIhurtze faktorea (Conversion factor) (Neurriaren araberakoa) 6
25 Luminariaren makurdura neurrian (errepideko luminariak) 6
26 n = Lanpara estandarren kopurua
4
26a Lanpara kopurua
n * 4
26b Lanpara mota
n * 24
26c Lanparen argi fuxu osoa (lumen)
n * 12
26d Kolorea / Kolore Tenperatura
n * 16
26e

Kolore taldea / Kolore indizea

n * 6
26f Potentzia balastoa barne (watt) n * 8
27 DR = Direct Ratio Indexes k = 0.6 ... 5 (Erabiliera faktorearen metodoko zenbakiak kalkulatzeko) 10 * 7
28 C-Angelua (0°tik hasita) Mc * 6
29 G-Angelua (0°tik hasita) Ng * 6
30 Argi-intentsitatea Kandela 1000 Lumeneko
  • Isym = 0 bada, Mc1 = 1 eta Mc2 = Mc
  • Isym = 1 bada, Mc1 = 1 eta Mc2 = 1
  • Isym = 2 bada, Mc1 = 1 eta Mc2 = Mc/2+1
  • Isym = 3 bada, Mc1 = 3*Mc/4+1 eta Mc2 = Mc1+Mc/2
  • Isym = 4 bada, Mc1 = 1 eta Mc2 = Mc/4+1
(Mc2-Mc1+1) * Ng * 6

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]