Eduardo Aznar Coste

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau enpresaburu eta kirolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eduardo Aznar».
Eduardo Aznar Coste

Gorte frankistetako prokuradorea

1971ko azaroaren 11 - 1977ko ekainaren 30a
Hautetsia: Gorte Frankisten 10. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1967ko azaroaren 6a - 1971ko azaroaren 12a
Hautetsia: Gorte Frankisten 9. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1964ko uztailaren 3a - 1967ko azaroaren 15a
Hautetsia: Gorte Frankisten 8. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

Bizitza
JaiotzaAreeta eta Bilbo1920ko otsailaren 28a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1981eko azaroaren 20a (61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakontzi-jabea, estropadalaria eta politikaria
Lantokia(k)Madril

Eduardo Aznar Coste (Areeta, 1920ko otsailaren 28a - Madril, 1981eko azaroaren 20a) euskal kirolari eta enpresaburua izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbidean litzentziatua, Neguriko Aznar familiakoa izan zen. Kirolari moduan, Olinpiar Jokoetan behin hartu zuen parte: Londresen hain zuzen ere[2].

Enpresaburu moduan Compañía Naviera Vascongada, S.A., Naviera Bilbaína, Compañía Española de Pinturas Internacionales, S.A., Compañía Nacional Hispánica Aseguradora, S.A. eta General Fábrica Española del Caucho, S.A. enpresen presidentea; Naviera Aznar, S.A.ren gerentea eta Compañía General de Asfaltos y Portlands, Banco Urquijo eta Minerales y Productos Derivados enpresetan batzarkidea izan zen.

Politika munduan prokuradorea izan zen Espainiako Gorteetan.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelketa Lekua Emaitza
1948 Olinpiar Jokoak Londres Erresuma Batua 9.a

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.