1948ko Udako Olinpiar Jokoak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Londresko Udako Olinpiar Jokoak
1948

Olympic rings with white rims.svg XIV. Olinpiada
Olympic flag.svg
Hiria  Londres (GBR)
Estatu partehartzaileak 59
Hasiera Uztailaren 29a
Bukaera Abuztuaren 14a
Atleta kopurua 4.104
Estadioa Wembley estadioa
Kirolak 17

1948ko Udako Olinpiar Jokoak Udako Olinpiar Jokoen XIV. edizioa izan zen, eta Londresen ospatu zen. 1945ean, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak, ofizialki izendatu zuen Londres joko hauetako hiri antolatzaile bezala. Londresek, bigarren aldiz antolatu zituen Olinpiar Jokoak, aurretik, 24 urte lehenago, Parisek egin zuen bezala.

12 urteren ondoren, Olinpiar Jokoak ospatu ahal izan ziren. Aurreko bi edizioak, ezin izan ziren ospatu, Bigarren Mundu Gerragatik. Hala ere, bi edizio horiek ez ziren ezeztatu, eta, hortaz, 1948ko edizio honek, XIV. zenbakia eraman zuen.

Soiltasunaren jokoak deituak izan ziren, Ingalaterra, eta, zehazkiago, Londres bera, gerraren kalteetatik suspertzen ari baitzen. Britainiarren artean, izendapen hau ez zen oso ongi hartua izan, bizirautearekin nahikoa baitzuten, joko hauen ospakizunetaz arduratzeke.

Ez ziren superegitura edo estadio handiak eraiki, une horretan zegoena probesten saiatu ziren, kirolariek, gerran zehar kuartel bezala balio izan zuten barrakoietan lo egin behar izateraino.

Wembley estadioa egokitu zen, 100.000 pertsonentzako tokiarekin, atletismo probak hartzeko hautsezko pista bat eraikiz. Tamesis ibaiak, arraunketa eta piraguismoko probak hartu zituen.

Inaugurazio zeremonia, telebistaz igorri zen lehena izan zen, eta 500.000 pertsonek jarraitu zuten.

Arazo guzti hauek gora-behera, nazio parte-hartzaileen errekorra lortu zen, 59 naziorekin. Espero zen bezala, joko hauek nahiko pobreak izan ziren diru aldetik. Kirolari batzuk gerran hil ziren, eta beste batzuek, euren kirol karrerako garairik hoberena galdu zuten, eta ez zituzten prestatzeko baldintzarik hoberenak aurkitu.

Azken lehiaketa eguna, 1948ko abuztuak 7an lortu zen diru gehien, 2.000 $ekin. Estadioan, 86.000 pertsona bilduta zeuden.

Dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1 Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak 38 27 19 84
2 SuediaSuedia 16 11 17 44
3 FrantziaFrantzia 10 6 13 29
4 HungariaHungaria 10 5 12 27
5 ItaliaItalia 8 11 8 27
6 FinlandiaFinlandia 8 7 5 20
7 TurkiaTurkia 6 4 2 12
8 TxekoslovakiaTxekoslovakia 6 2 3 11
9 SuitzaSuitza 5 10 5 20
10 DanimarkaDanimarka 5 7 8 20

Kirolari azpimarragarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Joko hauetako izarra, etxekoandre herbeheretar bat izan zen, 32 urtekoa eta 2 seme-alaba zituena, Fanny Blankers Koen, lau urrezko domina irabazi zituena, 100 metro, 80 metro oztopo, 200 metro eta 4x100 errelebo probetan.
  • Beste emakume bat, Micheline Oestermeyer frantziarra, ogibide bezala kontzertuko piano-jolea zena, xabalina eta pisu jaurtiketa probetako garailea izan zen.
  • Emil Zatopek txekiarrak, urrea lortu zuen 10.000 metrotan eta zilarra 5.000 metrotan.
  • Lehen aldiz ospatu zen emakumezkoen kanoako prob bat eta Karen Hoff daniarra izan zen garailea.
  • 1936an Berlingo Olinpiar Jokoetan garaile izan ziren bi kirolarik, euren urrezko domina defendatu ahal izan zuten: Ilona Elek hungariarra esgrimako florete proban, eta Jan Brzak txekoslovakiarrak K-2 1.000 metroko proban.
  • Lehen aipaturiko Fanny Blankers Koenek, errekorra ezarri zuen, atletismoko sei probetara aurkeztuz, baina, garai hartako arauak zirela eta, lautan bakarrik parte hartu ahal izan zuen, lehen aipaturikoak.
  • Karoly Tákacsek, pistola tiroko hungariar taldeko partaidea zena eta 1938an txapelduna izan zena, eskuineko eskua galdu zuen, granada batek eztanda egin zionean. Takacsek, orduan, ezkerreko eskuarekin tiratzeko entrenatu zuen, tiro azkarreko pistola proban urrea lortzea ahalbidetu ziona.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasu honetan jokatu ziren kirolak, atletismoa, boxeoa, hockeya, hipika, borroka, igeriketa, pentatloi modernoa, arraunketa, tiro olinpikoa eta bela izan ziren.


Aurrekoa
1944ko Londresko Udako Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Udako XIV. Olinpiar Jokoak
1948
Ondorengoa
1952ko Helsinkiko Udako Olinpiar Jokoak
Misc.png
Wikiproiektu bat abian da
1948ko Udako Olinpiar Jokoak gaiari buruz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1948ko Udako Olinpiar Jokoak Aldatu lotura Wikidatan