Eiger
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
|
||||
| Garaiera | 3.970 m | |||
| Gailurra | 356 m | |||
| Kokapena | ||||
| Koordenatuak | 46°34′44″N 08°00′23″E / 46.57889°N 8.00639°EKoordenatuak: 46°34′44″N 08°00′23″E / 46.57889°N 8.00639°E | |||
| Mendilerroa | Alpeak | |||
| Lehen igoera | 1758ko abuztuaren 11a | |||
| Ohiko bidea | Mendebaldeko horma (igoera klasikoa) | |||
Eiger Alpeak mendilerroan dagoen Suitzako mendi bat da. Berna kantonamenduaren hegoaldean kokatzen da eta 2001. urtean Gizateriaren Ondare izendatu zuten Jungfrau-Aletsch-Bietschhorn multzoaren zati da.
Mendiaren iparraldeko aurpegia Grindelwald haranaz gain altxatzen da, eta hegoaldeko aurpegiak berriz Jungfrau-Aletsch eskualderuntz begira dago, Alpeetako glaziar handienetako bat denak estaltzen duelarik.
[aldatu] Lehen igoera
Mendi honen lehenbiziko igoera 1758ko abuztuaren 11an Christian Almer, Peter Bohren suitzar gidariek eta Charles Barrington irlandar mendizaleek mendebaldeko aurpegitik zailtasun handiak gainditu ostean gauzatu zuten.
[aldatu] Iparraldeko aurpegi mitikoa
Mendi honetako iparraldeko aurpegia igotzeko oso zaila denez alpinismo eta eskalada mailan oso ospetsua da eta kondairazko mailara iritsi da. Lorpen hau saiakera, istripu eta heriotz ugariz josia dago. Azkenik Eiger mendiaren iparraldeko aurpegia igoezina zen ospea 1938ko ekainaren 2an amaitu zen, data horretan Anderl Heckmair eta Ludwig Vörg alemaniar mendizaleek, eta Heinrich Harrer eta Fritz Kasparek austriar mendizaleek osatutako laukateak aurreneko aldiz igo baitzuen.
Gaur egun arte iparraldeko aurpegi hau istripu eta heriotz ugariren lekuko izan da, alpinismo munduan bere zailtasunaren ondorioz ospe handia duelarik.
[aldatu] Kanpo loturak
- Eiger bide tenteenetik. Berria.info (Euskaraz)
- Eiger muturrekoa. Berria.info (Euskaraz)