Elgeamendi

Koordenatuak: 42°57′04″N 2°32′13″W / 42.95111°N 2.53694°W / 42.95111; -2.53694
Wikipedia, Entziklopedia askea
Albiturri
Datu orokorrak
Garaiera943 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°57′04″N 2°32′13″W / 42.95111°N 2.53694°W / 42.95111; -2.53694
MendikateaElgeako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba

Albiturri edo Elgeamendi Elgea mendilerroan dagoen mendi bat da. Mendilerro osoari izena ematen diona da. 943 metroko garaiera du eta mendilerroaren mendebaldeko muturrean dago, Arkamo eta Miritxa mendiekin batera.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen bidea, Elgea herritik doana da, Hemendik, iparmendebalderantz doan bide bat hartu behar da. Bide hau, gorantz eta gorantz doa, tontorraren barrenean, beste bide batekin bat egiten duen arte. Hemendik, berehala heltzen da tontorrera.

Beste bide bat Arlaban mendatetik doa. Hemen, Anguta lepoaren tontorrera daroan bide bat hartu behar da. Hemendik, Arkamo mendiaren hegoekialdeko magala igo behar da, eta, mendi honen tontorretik pasa ondoren, pixkat jeitsi behar da, Elgeako lepora iritsi arte. Hemendik, bidexka baten bidez, tontorrera heltzen da

Arlabango mendatetik doan beste bide bat, Eskoriatzara daroan bidearen ondoan dagoen bide bat da, Deba ibaiaren labarra zeharkatzen duena. Orduan, Anguta lepopean aurkitzen gara, eta, ekialderantz, garaiera lortzen du Urkitzako lepoaren tontorrera heldu arte. Hemendik, bidea jarraitu baino ez dago, Albiturriren tontorrera iristeko.

Azken bide bat, Marieta auzotik doa. Herrixka honen amaieran dagoen bide bat hartu eta erreka gurutzatuz, iparmendebalderanzko norantzan, Santa Marina ermitara heltzen da, Miritxa mendiaren magalean. Mendi hau eskuinetik igaroz, Elgeako lepora, eta, azkenik, mendiaren tontorrera hel daiteke.

Ikustekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguruko tokien artean nabarmentzekoak dira Uribarri Ganboako urtegia hegoaldean eta Dorletako santutegia iparraldean. Bestela, mendi honen inguruan "Elgea I" trikuharria eta "Elgea II" tumulua aipagarriak dira, iturriarekin batera. Azken hau Santa Marinako baselizaren ondoan dago, Marietatik gertu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa