Dorletako santutegia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dorletako Amaren santutegia
DorletakoSantutegia.jpg

Dorletako santutegiaren irudia.

Herria Leintz Gatzaga, Debagoiena
Koordenatuak 42°58′55″N 02°33′55″W / 42.98194°N 2.56528°W / 42.98194; -2.56528Koordenatuak: 42°58′55″N 02°33′55″W / 42.98194°N 2.56528°W / 42.98194; -2.56528
Herrialdea  Gipuzkoa
 Euskal Herria
Garaia Gutxienez 1331koa da
Dorletako santutegia is located in Euskal Herria
Dorletako santutegia
Dorletako santutegia is located in Gipuzkoa
Dorletako santutegia

Dorletako Amaren Santutegia edo Gazteluko Andre Mariaren eliza Leintz Gatzaga (Gipuzkoa) dagoen santutegia da.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Erromatarrek ur gaziko iturriaren inguruan sortutako bizimodua babesteko gazteluaren ondaretatik sortutakoa Santutegia da.

1331. urtean hiribildua sortu zenean, santutegiak parrokia izaera galdu zuen, San Millan elizak hartu baitzuen haren lekua. Done Jakue bideko erromesen eta Errege bidetik Gaztela eta Frantziara zihoazenen ostatu bihurtu zen. Ostatuaren arduradunak bertako ahizpa konbertsoak izan ziren.

[aldatu] Eraikina

Garai batean, donazio ugari jaso zituen Santutegiak eta laguntza hauei esker berriztapen asko egin ziren. Donazio hauen artean El Grecoren margolan bat zegoen, gaur egun Gotzaindegian aurkitzen da.

Gaur egun duen itxura XVII. mendekoa da. Hala eta guztiz, Erdi Arokoak diren erliebeak gordetzen ditu. Urteetan zehar egindako aldaketen ondorioz, estilo ezberdinen nahasketa bat da.

Egungo imajina hasierakoa ez bada ere, XIII. eta XIV. mendeetako taila polikromatua da eta Ama eta Semea elkarri begira ageri ditu.

[aldatu] Mezak

Dorletako Santutegiko mezak maiatzetik iraileko azken igandea arte izaten dira, igandero 12.30tan. (Uztaileko lehenengo igandean ezik, egun horretan San Martin baselizan izaten da.)

[aldatu] Txirrindularien zaindaria

1958ko urriaren 25ean Dorletako Ama koroatu zen Arlabanen. Arrasateko parroko eta artzapez zen Jose Luis Iñarrak egin zituen elizkizunak.

Dorletako Txirrindulari Batzordea sortu zen eta hauek izan ziren Dorletako Ama txirrindularien zaindari izendatzea lortu zutenak. Lehenik eta behin Gatzagako parrokoari eta Donostiako apezpikuari adierazi zitzaien asmoa. Hauek onartu zutenean, Gipuzkoa eta Bizkaiko Txirrindulari batzordeei proposatu zitzaien eta hauek ekimena bultzatzea erabaki zuten.

Txirrindularien eskaintzak.

Espainiako Txirrindulari Elkarteko arduradunarekin harremanetan jarri ondoren, batzordea, Dorletako Ama txirrindularien zaindari izateko "Aulki Santua"ren adierazpen kanonikoa lortzeko lanetan hasi zen.

Honetarako, hiru txirrindulari Erromara joan ziren bizikletaz, "Errituen Kongregazio Sakratuarendako" Donostiako Prelatuak goratutako otoitzak zeramatzaten.

Abuztuaren 8an, Joan XXIII.a Aita Santuak audientzia berezian hartu zituen txirrindulariak eta Espainiako Txirrindularien Elkartea eta Herrialdeetako Elkarteak ere han izan ziren.

1973an Estatutu Ofizialak onartu zituen Espainiako Elkarteak.

Dorletako Andre Mariaganako debozioak bizirik iraun du gaur arte. Ama Birjina, txirrindularien zaindari unibertsala da.

Debozio honi esker txirrindulari askok beraien maillotak eskaini diote Ama Birjinari esker onaren seinale. Santutegiaren barnean, eskainitako mailloten erakusketa bat dago ikusgai. Bertan txirrindularitzaren munduan profesional ospetsu izan diren askorenak biltzen dira.

Afizioari esker Txirrindulari batzordeak lanean jarraitzen du.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak