Elur-lore

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Elur-lore
Edelweiss
Edelweiss loreak
Edelweiss loreak


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Asterales
Familia: Asteraceae
Generoa: Leontopodium
Cass. 1822

Elur-lorea edo Edelweiss (Leontopodium alpinum) Asteraceae familiako landare bat da. Larre alpetarretan eta europar mendilerro garrantzitsuenetako garaiera handietako harriarteetan talde txikitan hazten den lore bat da, braktea sendo, haragitsu eta bilo fin batekin estaliak, zuri, berdexka eta horixka arteko tonalitateekin.

Mendi garaiera handitako lore ikurra da eta, horren ondorioz, denbora luzean ustiatua izan da, toki askotatik desagertu egin delarik, eta duela hamarkada gutxi baino askoz urriago bihurtuz. Honen ondorioz, Espainian babestu egin da, bere bilketa debekatuz.

Gaur egun, Espainian, soilik Pirinioetan dago, Ordesa eta Perdidoko Parke Nazionalaren ikur delarik, baita, hain ohikoa ez den arren, Leon iparraldeko mendietan ere.

Edelweiss izena, germaniar jatorrikoa da. Izenak, "zuri noblea" edo "zuri garbia" esan nahi du.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Sound of Music filmean Edelweiss izena daraman kantu bat dago, ia mundu guztian Alemanian eta Austrian izan ezik, Austriako bigarren ereserki nazional antzekotzat hartu zena. Baina, benetan, filmerako espresuki idatzitako kantu bat baino ez zen izan.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elur-lore Aldatu lotura Wikidatan