Emilio Sánchez Vicario

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Espainiar tenis-jokalaria (Madril, 1965). Arantxa Sánchez Vicarioren anaia. ATPko bosgarren izatera iritsi zen. 1983tik 1989ra, hainbatetan izan zen Espainiako txapeldun. Nazioarteko txapelketei dagokionez, finalista izan zen 1981ean Hamasei Urtetik Beherakoen Europako Txapelketan. Hurrengo bi urteetan, Valerio Kopako finalista izan zen. 1983an, Hemezortzi Urtetik Beherakoen Txapelketako bigarrena izan zen. 1984an, Davis Kopan egin zuen debuta, Campiñas Lehiaketa irabazi zuen, eta Bariko Sari Nagusian finalerdietan geratu zen. 1986an, Munich eta Nizako irekiak irabazi zituen. 1987an, aipatzekoa da Roland Garros eta Wimbledon txapelketetan final-hamaseigarrenetara iritsi izana. Urte horretan bertan, Frantziako Nazioarteko Txapelketa eta Estatu Batuetako Irekia irabazi zituen. 1988an, Wimbledoneko finaletara iritsi zen, eta, 1990ean, ATPko zazpigarren izatera iritsi zen. 1992an, irabazle izan zen bakarka eta bikoteka (Casalekin) Sydney, Hanburgo, Kitzbuhel eta Bordelen. 1993an, ez zuen txapelketarik irabazi bakarka, baina bai bikoteka, Genoa, Tel Aviv, Sao Paulo eta Palermon. Urte horretan, ATPren 41. lekura jaitsi zen.

Bestalde, TVEko esataria eta tenis-entrenatzailea izan da. Davis Kopako Espainiako taldeko kapitaina izan zen hiru urtez, eta kargua utzi egingo zuela adierazi zuen 2008an, Espainiako taldeak irabazi eta gero.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emilio Sánchez Vicario Aldatu lotura Wikidatan