Enrike Albizu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Enrike Albizu Perurena (Valentzia, 1926ko uztailaren 15a- Irun, 2014ko otsailaren 4a) gipuzkoar margolaria izan zen, Bidasoko Eskolako kidea.[1]

Biografia

Valentzian jaio zen, eta gerra ondoren familia Iruna aldatu zen. Montes Iturriozen ardurapean zegoen Irungo Udal Margoketa Akademian egin zituen lehenengo Pintura ikasketak. Geroago, Valentziako Academia San Carlosera joan zen, eta lau urte eman zituen han ikasten. Madrilgo San Fernando Goi Eskolan amaitu zituen ikasketak. Ameriketan, Alemanian eta Parisen izana da, Boursier de l'lnstitut Françaisek beka bat emanda. Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako laguntza bati esker Erroman ere izan zen.

Bere lanean Gipuzkoako kostaldeko arrantzaleen erretratuak landu ditu gehienbat.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Fallece el pintor hondarribitarra Enrique Albizu», Diario Vasco, 2014-02-05.