Enrike Pimoulier

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enrike Pimoulier Laspeñas
Datu biografikoak
JaiotzaIruñea, 1954/06/04
HeriotzaIruñea 2022/05/27 (67 urte)
HerrialdeaNafarroa
SexuaGizonezkoa

Enrike Pimoulier Laspeñas (Iruñea, 1954ko ekainaren 4- 2022ko maiatzaren 27) argazkilari nafar ospetsua izan zen, publizitatezko argazkigintzan eta argazkigintza humanistan espezializatua. Iruñerriko argazkilari ospetsuenetariko bat bezala kontsideratua.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enrike, iruindarra jaiotzez, oso goiz hasi egin zen argazkigintzan , bere aitarengandik argazkigintzarekiko zaletasuna hartu zuen. Ezkondua Valles Pedroarena-rekin, biek 3 alaba izan zituzten. Hala ere, bere alderdi profesionalean, beste bikotekidea izan zuen: Jose Luis Larrion Torres izena duena, denboraren poderioz lagun mina bilakatu ziren. Bikote honek argazkigintzako estudio propioa sortu zuten Iruñeko Arrotxapea auzoan, geroago Noainera pasa zutena. Estudioa Larrion&Pimoulier bezala ezagutzen da. Hala ere, bakoitzak bere kabuz lan propiak eginen jarraitu zuten.

Ekuador, Guatemala, Kuba, Mozambike, Mauritania... autore honek lan egindako herrialdeak dira, besteak beste. Enrike argazkigintza humanistaren korrontea segi izan zuen eta hori burutzeko hainbat ONG-ren eskuz baliatu egin zen. Gatazka eta konfliktuak egondako herrialdetara gerturatzen zen, tokiko pertsonen egoerak salatzeko asmoarekin, eta horren oihartzuna isladatzen zuen ateratako argazkietan.

Pimoulier, Pimu bezala ezagutua lagunen artean, zioen:

"Ez dakit argazkiak ateratzeko bidaiatzen dudanik edo bidaiatzeko argazkiak egiten ditudan"[1]

Bere lanetan esfortzu handia inbertitzen zituen, eta esfortzu horren islada badira, bestek beste, Luis Valtueña sarien irabazketa 1998 eta 2002ko edizioetan[1]. Honek ospea atxikitzea esanahi zuen, bere ibilbide profesionala sarituz.

Ibilbide pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko hamarkadan topatzen dugu Pimoulierren hastapenak argazkilari bezala. Honek argazkigintza bere osotasunean landu egin zuen, hainbat adarretan murgilduz: argazkigintza komertziala, paisajistikoa... Hala ere, argazkigintza humanistan eta publizitatezkoan aritu zen, benetan gustuko zuelako, horregatik zentratu egin zuen bere iblibide profesionalaren zatirik handiena.

Argazkigintza humanista gizakiei hausnarketak sakonak burutzera gonbidatzen du, horregatik Enrikek gatazkak edo konfliktoak dauden lekuetan aritzen zen, toki horietako biztanleen egoera salatzeko asmoz. Azkenengo honek hainbat ONG-en laguntzarekin burutu zituen: Tierra de hombres, Mundubat eta Juan Bonal aurkitzen ditugu.

Pimoulierrek ere prentsan izan zituen hainbat agerpen; idatzien bidez, aldizkari zein egunkari ezagunetan argitaratuak zirenak, hala nola, El Mundo, El país, Dario de Navarra... Gainera, bere erakusketak ikusgai izan dira espaniar estatuko hainbat puntuetan, nahiz eta Argetinan ere. Honek bere ospearen oihartzunaren produktua izan da.

Aipagarria da hainbeste profesionalekin lan kolektiboak egin zituela, adibidez, Javier Muñoz kazetariarekin egindakoa: "Tierra de Fiesta" deitua. Proiektu honek marka turisitiko bat sortzea zuen xede, erdigunea Iruñeko hiria izanda. Hala ere, webgunean errusieraz eta txinatarrez aritzeko aukera badago, herrialde hauetako turistek bere hizkuntzetan Iruñeko informazioa topatzeko erraztasunik ez zutenez konturatutakoan, aukera ezinhobea ikusi zuten egoera horrekin bukatzeko.[2]

Larrion & Pimoulier[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose Luis Larrion izan zen Enrike Pimoulierren bikote profesionala; biek nafar argazkigintza paisajistikoan ospea lortuz. Lehen aipatutako moduan, elkarrekin argazkigintzako estudio bat sortu zuten, publizitatezko argazkiginztan espezializatua. 1980ko hamarkadatik aurrera, biek elkarrekin lan egin zuten, nahiz eta bakoitzak ere bere lan/proiektu propioak burutu.

Jose Luis Larrion eta Enrike Pimoulier egindako obra: SANFERMINAK:204 ORDUZ FESTAN

1992an Sanferminak: 204 orduz festan[3] liburua argitaratu zuten, elkar egindako obra esanguratsuenetariko bat sortuz. Honetan sanferminei buruzko istoriak, gertakizunak eta argazkiak bilduta daude. Urte batzuk geroago, gaia berdinaren ildotik erakusketa bat prestatu zuten, festa hauekin harreman handia dituzten pertsonen erretratuak erakutsi zituztenak.[2]

Beste motatako obretan ere parte hartu du bikote honek, hala nola, beste autoreentzako argazkiak eginez; adibidez, Soledad Puertolas -ek argitaratutako Nafarroako Irudia obran, hauek aterako argazkiak irudikatuak daude.

Luis Valtueña saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997. urtetik Espainiako Mundu Mediko elkarteak emandako saria bada, argazkigintza humanistikoaren barnean kokatzen diren argazkiak saritzeko asmoa daukana.Enrike Pimoulier 1998ko eta 2002ko edizioak irabazi egin zituen, hurrengoak lanekin:

Bidaia argirantz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998ko edizioan, bidaia argirantz izenarekin 3 argazki argitaratu zituen. Argazki honen atzeko istorioa hurrengoa da: Enrike Opticos Cione federazioarekin eta Tierra de Hombres ONG-arekin aritu zen Mauritanian, tokiko biztanleriari betaurrekoak banatzen, begibistaren zainketa sustatzekotan. Erretratatutako emakumea lokala da, eta betaurrekoekin agertzen da, ontasuna eta lotsakeria espresatuz.

Enrike Pimoulier egindako bidaia argirantz argazkiak

Hiru argazkietan ateratzen da emakume berdina, hiru posizio ezberdientan baina lengoaia korporala antzekoa da: lotsakeria.

Inozioaren galketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002ko edizioa, inozioaren galketa izenarekin hainbat argazki argitaratu zituen Pimoulierrek. Lan honen bitartez salatu nahi zuen Mauritaniako gazteen egoera; Mauritaniak Mundu Mailako giza umeen eskubideak aldarrikatu izateak, baina praktikara ez zuen eramanen, tokiko umeen eskubideak bortxatuz eta espetxeratuz. Mauritaniako gartzela batean ateratako argazkiak dira. Umeen inozioa eta ateratzeko desioa antzemanen da .[4]

Gazte batzuk enkartzelatuak Mauritanian, Inozioaren galketa-tik aterata.

Bere bi lanak herrialde azpigaratuen egoera sozialak salatzea dute xedetzat, horregatik argazkigintza humanistak hausnarketak egitera gonbidatzen gaitu, egoera sozial horiei buruz ez delako hiztegiten eta errealitate latza dela hainbat pertsonentzako. Nolabait, salatu nahi zuen biktimen egoera, mundu guztia zer pasatzen ari den konturatzeko.

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat erakusketa burutu dira Enrike Pimoulierren omenez. Horren adibide badugu 2023ko martxoaren 29tik apirilaren 23ra, Iruñeko kondestable jauregian ospatutako erakusketa. Enrikeren artxibategitik ateratako argazki xelebreak erakutsi ziren, nahiz eta bere artxibategiak 80.000 argazki baino gehiago izan.[5]

Aipagarria da ere Mirada de mujer desde la otra orilla izendatutako erakusketa, erakusketa honetan Hego-amerikako 28 emakumeen erretratuak ateratzen ziren eta helburua hurrengoa zen: gizarte landatarrean emakumeen presentzia isladatzea. Erakusketa honek Lizarrako Maria Vicuña[6][7]gaztetxean ikusgai egon zen 2011ko maiatza-ekaina hilabetetan.

Azkenik, 1999. urtean Enrike gonbidatua izan zen PhotoEspaña konkurtsoan lehiatzeko, hark parte hartu zuen duintasunezko irudiak erakusketan.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Canovas, Carlos. (2012). Navarra/fotografia. Vianako printzea, 391 or..
  2. (Gaztelaniaz) «¿Qué es Sanfermin?» Sanfermin.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  3. Canovas, Carlos. (2012). Navarra/fotografia. , 224 or..
  4. (Gaztelaniaz) «Enrique Pimoulier Laspeñas - Inocencia perdida» Premio Internacional Luis Valtueña Fotografía Humanitaria (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  5. EFE, Diario de Noticias. (2023/03/27). Una exposición en homenaje al fotógrafo Enrique Pimoulier. .
  6. (Gaztelaniaz) «Veintiocho miradas de mujer protagonizan una exposición» Revista Calle Mayor 2011-06-09 (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  7. a b (Gaztelaniaz) «Nº 462 | PDF | Residuos | Pequeñas y medianas empresas» Scribd (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).

Informazioa osatzeko kanpoko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. -https://www.qdq.com/larrion-y-pimoulier-fotografos-917631
  2. - https://www.youtube.com/watch?v=c43exinWqXk&t=828s
  3. - https://www.revistacallemayor.es/veintiocho-miradas-de-mujer-protagonizan-una-exposicion/
  4. -https://es.scribd.com/document/57597537/N%C2%BA-462
  5. -https://aftelae.blogspot.com/2014/02/entrevista-enrique-pimoulier.html

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]