Soledad Puértolas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Soledad Puértolas Villanueva (Zaragoza, Espainia, 1947 -) espainiar idazlea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetaritza-ikasketak egin zituen Madrilen (1969). 1968-1970 bitartean España Económica aldizkariko erredakzioan lan egin zuen, baina aurrerago kazetaritza utzi zuen.

1971n Zientzia Politikoetako ikasketak hasi zituen, baina bertan behera utzi behar izan zituen espediente batengatik. Estatu Batuetara joan zen, Santa Barbarara (Kalifornia), senarrari eman zioten diru-laguntzari esker, eta han bizi izan zen hiru urtez, literatura-eskolak emanez.

1975ean Madrila itzuli zen, eta idazteari denbora gehiago eskaintzen hasi zen. El bandido doblemente armado (1980) eleberriarekin egin zuen debuta, eta Sésamo saria jaso zuen. 1983an Una enfermedad moral eta 1986an Burdeos (finalista Literatura Sari Nazionalean) argitaratu zituen. Gero haurrentzako bi eleberri labur idatzi zituen, bata 1986an, eta bestea 1987an.

1989an Espainiako literatura sari nagusietako bat jaso zuen, Planeta saria, Queda la noche eleberriarengatik. 1991n, Imagen de Navarra liburua argitaratu zuen, lurralde horretan zehar egindako bidaia sentimental gisa. 1993an, Anagrama saiakera saria irabazi zuen La vida oculta obrarengatik, idazlearen ofizioari buruzko gogoeta.

Beste lan aipagarri batzuk: Días del arenal (1992); Recuerdos de otra persona (1996); La vida se mueve (1996); Gente que vino a mi boda (1998). 2010. urtean, Real Academia Españolako kide izendatu zuten.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El Madrid de "La lucha por la vida". Madrid: Helios, 1971. Saiakera.
  • El recorrido de los animales. Madrid: Júcar, 1975. Ipuina.
  • El bandido doblemente armado. Madrid: Legasa, 1980. Novela. Sésamo saria 1979.
  • Una enfermedad moral. Madrid: Trieste, 1982. Ipuinak.
  • A través de las ondas. Cuento. En: Doce relatos de mujeres. Navajo, Ymelda (ed.) . Madrid: Alianza, 1982, 165-177 or. Ipuinak.
  • Burdeos. Barcelona: Anagrama, 1986. Eleberria.
  • La sombra de una noche. Madrid: Anaya, 1986. Ipuina.
  • Todos mienten. Barcelona: Anagrama, 1988. Eleberria.
  • Queda la noche. Barcelona: Planeta, 1989. Eleberria. Planeta saria 1989.
  • Días del Arenal. Barcelona: Planeta, 1992. Eleberria.
  • La corriente del golfo. Barcelona: Anagrama, 1993. Ipuinak.
  • La vida oculta. Barcelona: Anagrama, 1993. Saiakera. Anagrama saria 1993.
  • Si al atardecer llegara el mensajero. Barcelona: Anagrama, 1995. Eleberria.
  • La vida se mueve. Madrid: El País-Aguilar, 1995. Artikuluak.
  • Recuerdos de otra persona. Barcelona: Anagrama, 1996. Biografía.
  • La hija predilecta. Cuento. En: Madres e hijas. Freixas, Laura (ed.) . Barcelona: Anagrama, 1996. Ipuinak.
  • Una vida inesperada. Barcelona: Anagrama, 1997. Eleberria.
  • Rosa Chacel. Ensayo. En: Retratos literarios Retratos literarios: Escritores españoles del siglo XX evocados por sus contemporáneos . Freixas, Laura (ed.) . Madrid: Espasa Calpé, 1997, 181-182 or.. Saiakera.
  • Gente que vino a mi boda. Barcelona: Anagrama, 1998. Ipuinak.
  • El cuarto secreto. Cuento. En: Relatos para un fin de milenio. Barcelona: Plaza y Janés, 1998, 15-26 or.
  • El inventor del tetrabrik. Cuento. En: Vidas de mujer. Monmany, Mercedes (ed.) . Madrid: Alianza, 1998, 131-143 or. Ipuinak.
  • La señora Berg. Barcelona: Anagrama, 1999. Eleberria.
  • La rosa de plata. Madrid: Espasa Calpe, 1999. Eleberria.
  • Un poeta en la piscina. Cuento. En: Cuentos solidarios. Madrid: ONCE, 1999, 13-15 or. Ipuinak.
  • La carta desde el refugio. Cuento. En: Mujeres al alba. Madrid: Alfaguara, 1999, 133-136 or. Ipuinak.
  • Adiós a las novias. Barcelona: Anagrama, 2000. Ipuinak.
  • Con mi madre. Barcelona: Anagrama, 2001
  • Pisando jardines. Cuento. En: Orosia Orosia: Mujeres de sol a sol . Jaca: Pirineum Multimedia, 2002, 159-164 or. Ipuinak.
  • Ausencia. Cuento. En: Mujeres en ruta, 2005, 41-47 or. Ipuinak.
  • Historia de un abrigo. Barcelona: Anagrama, 2005. Eleberria.
  • Mi amor en vano. Barcelona: Anagrama, 2012. Eleberria.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]