Noain Elortzibar
- Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Elortz (argipena).
|
Noain Elortzibar |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Noáin (Valle de Elorz) <> Noain (Elortzibar) | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea Iruñerria |
||
| Alkatea | Óscar Arizkuren Pola (UPN) |
||
| Herritarra | noaindar, elortzibartar | ||
| Koordenatuak | 42°45′17″N 1°38′0″W / 42.75472°N 1.63333°WKoordenatuak: 42°45′17″N 1°38′0″W / 42.75472°N 1.63333°W | ||
| Eremua | 47,84 km2 | ||
| Garaiera | 450 m | ||
| Distantzia | 5 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31110 |
||
| Biztanleria | 7.566 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 158,15 bizt./km² | ||
| http://www.noain.es/ | |||
Noain Elortzibar[1] Nafarroako udalerria da. Iruñerrian egon arren, Zangozako merindadean zein Agoizko epai-barrutian barruan dago sartuta. 48,2 kilometro karratu ditu, eta, 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 7.566 biztanle dauzka.
Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra biltzeaz, ura hornitzeaz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da,Iruñean inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta klima [aldatu]
Noain Iruñerriaren hegoaldean kokaturik dago, Nafarroa erdigunean eta Iruñetik bost kilometrora. Elortzibarrean Iruñerriko eta Nafarroako bi autobide garrantzitsuenetako bik egiten dute bat, AP-15 autobidea Tuterarako norabidean, eta A-21 autobidea Jacarako norabidean.
Noainek Aranguren ibarrarekin egiten du muga iparraldean, Iruña, Beriain eta Galar Zendearekin mendebaldean, Tebas-Muru Artederreta eta Untzuerekin hegoaldean, eta Elo eta Untziti udalerriekin ekialdean; Ibargoiti, geografikoki Elo barne, izenak adierazi bezala Elortz ibaiaren goiko aldea da.
Noainek transiziozko klima dauka, klima atlantiarreko eta mediterraneoko espeziak topatu daitezke bertan. Urteroko prezipitazioak 700mm ingurukoak izaten dira, gehienak euri moduan, baina neguan elur moduan ere bai. Neguko batez besteko tenperatura 5 °C-koa da eta udako batez bestekoa 20 °C-koa.
Estazio meteorologikoak [aldatu]
Noainen bi estazio meteorologiko daude, bata Iruñeko aireportuan, eta bestea herrigunean, itsasoaren mailatik 456 metrora. Estazioa Nafarroako gobernuak jarri zuen 1975. urtean.[2]
Iruñea-Noain aireportuaren behatokiak 1975 eta 2000 artean, urteko batez besteko tenperatura 12,5 °C-koa eta 721 mm.-ko prezipitazioa izan zuen. Gainera, urtero, batez beste 58 egun oskarbi, 42 izozte eta 2201 eguzki-ordu izan zituen[3]
| Iruñea-Noain aireportuaren datu historikoak (1971-2000)[4] | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1975-2000 | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtean |
| Bataz besteko tenperatura (°C) | 5,0 | 6,5 | 8,6 | 10,2 | 14,0 | 17,5 | 20,7 | 20,9 | 18,0 | 13,6 | 8,6 | 6,0 | 12,5 |
| Bataz besteko tenperatura handiena (°C) | 8,9 | 11,1 | 14,0 | 15,5 | 19,8 | 23,9 | 27,6 | 27,8 | 24,4 | 18,7 | 12,8 | 9,7 | 17,8 |
| Bataz besteko tenperatura txikinea (°C) | 1,2 | 1,9 | 3,3 | 4,9 | 8,2 | 11,2 | 13,7 | 14,0 | 11,7 | 8,4 | 4,3 | 2,4 | 7,1 |
| Prezipitazioa (mm) | 63 | 52 | 52 | 77 | 74 | 47 | 40 | 43 | 43 | 74 | 80 | 75 | 721 |
| Kontzeptua | Datua | Data |
|---|---|---|
| Prezipitazio gehien egun batean (l/m²) |
|
|
| Tenperatura handiena (°C) |
|
|
| Tenperatura txikiena (°C) |
|
|
Kontzejuak [aldatu]
Ondoko herri hauek osatzen dute udalerria: Elortz, Ezperun, Gerendiain, Imarkoain, Noain (herriburua), Oritz, Otao, Dorre, Iharnotz, Zabalegi, Zulueta eta Andrikain. Aitzinean, Gorriz-Luzea izeneko herria ere bazegoen, baina hustu egin zen. Tebas ibarretik bereizi zenean 1264an, Gorriz-Luzea Tebasekin sartu zen, Teobaldo II.a erregearen aginduz.
1943an, Muru Artederreta ere Tebasi erantsi zitzaion arrazoi praktikoak zirela-eta, isolaturik baitzegoen. Horrela, Tebas-Muru Artederreta udalerria sortu zen Elortzibarraren eta Alaizko mendizerraren artean. Udalerriaren mendebaldean, Erreniega mendia dago, Iruñea hegoaldean.
Historia [aldatu]
Noaini buruzko lehen dokumentua 1067. urtekoa da, bertan Iruñeko Juan apezpikua ageri da ibarreko onuradun. 1095eko beste dokumentu batean herria "Elorceibar" moduan ageri da. Teobaldo II.a erregeak Lizarrako foruaz baliatu zen Noain Tebastik banatzeko. Ondorengo mendeetan zehar, ibarra osatzen duten kontzejuetan ibarreko diputatu batek agintzen zuen, herrietako erregidoreek urtero aukeratua, Torresko kanposantuko elizan egiten zen biltzarrean. Horrez gain, herri bakoitzak justizia nahi eran kudeatzeko eskumena zeukan.
Historikoki herritar gehienak nekazariak izan dira, eta Alaitz mendizerrako larreez baliatzen ziren. XX. mendean industriaren garapenarekin batera, lantegi handiak altxatu ziren, 300 langiletik gorako bi lantegi eta 200 langiletik gorako beste bat. Horrez gain, 1970eko hamarkadatik aurrera, Noainen kokapen estrategikoa dela eta, Iruñerriko Garraioaren Hiria eta TIR aduana bertan eraiki ziren.
Ondarea [aldatu]
- Noaingo Ubidea, Noaingo monumenturik ezagunena da, Ventura Rodriguez arkitektoak diseinatu zuen 1782. urtean eta Subitzako urak Iruñerrira ekartzeko eraiki zen. Eraikitze lanak 1790. urtean amaitzean, ubideak 97 arku eta 1.245 metroko luzera zeukan. Dena den, eraiki eta ehun urtera, ubidea erabiltzeari utzi zitzaion, Iruñearen ur-beharrizanak handitu zirelako. Ubidea eraiki zenetik aldaketa batzuk jasan ditu, 1858. urtean, bi arku elkartu ziren, burdinbidearen igarotzea errazteko eta azkenik 1974. urtean AP-15 autobidea igarotzeko, bi arku desagertu ziren.
- San Miguel eliza, uda garaian bakarrik erabiltzen den eliza gotikoa da
Ekonomia [aldatu]
Udalerriaren hegoaldeko muturrean, Alaizko mendilerroan, Nafarroako gobernuak eraikitako "Alaitz" izeneko parke eolikoa dago. Ezarritako indarra 33,09 megawatt da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.
Industrialdeak [aldatu]
- Garraioaren Hiria
- Arbide Industrialdea
- Mocholi Industrialdea
- Noain-Eskirotz Industrialdea
- Elortzibar Dorreko Industrialdea
- Talluntxe Industrialdea
Politika [aldatu]
Udal hauteskundeak [aldatu]
1999tik 2007ra Noaingo alkatea UPNko Miguel José Elizari izan zen[6]. 2007an bere alderdiak zazpi zinegotzi lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 21 izan ziren, zuriz emandako botoak 49, eta abstentzioa %31,61ekoa.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| UPN | 1.367 | 7 |
| Elortzibar Ezker Taldea (EET) | 377 | 1 |
| PSN | 325 | 1 |
| Nafarroa Bai | 324 | 1 |
| Amigos del Valle de Elorz (AVE) | 222 | 1 |
2011ko udal hauteskundeetan ere UPNk 7 zinegotzi eta, beraz, gehiengo osoa lortu zuen; urte horretan Óscar Arizkuren aukeratu zuten alkate. Bigarren Bildu geratu zen; talde berriak aurreko agintaldian ordezkaritza izan zuen Elortzibar Ezker Taldearen laguntza izan zuen, besteak beste[7].
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| UPN | 1.492 | 7 |
| Bildu | 498 | 2 |
| PSN | 364 | 1 |
| NaBai 2011 | 333 | 1 |
| PP | 243 | 1 |
| I-E | 231 | 1 |
| CDN | 50 | 0 |
Udaletxea [aldatu]
1971. urtean eraiki zen Noain herriburuko eraikin baten beheko solairuan. Antzinako udaletxea Zabalegi kontzejuan egon zen, baina Noain haztean, biztanleri gehiena bizi zen kontzejura eraman zuten udaletxea. Udala alkatea eta hamaika zinegotzik osatzen dute. 2009ko maiatzaren 26an, urte eta erdiko eraikuntza lanen ondoren, Noaingo udaletxe berria inauguratu zuten. Bi solairuko gortina hormadun eraikina, Noain kontzejuan dago[8].
- HELBIDEA: Errege Kalea, 62-A
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | Miguel Elizari | UPN |
| 2003-2007 | Miguel Elizari | UPN |
| 2007-2011 | Miguel Elizari | UPN |
| 2011-2015 | Óscar Arizkuren Pola | UPN |
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1.205 | 1.184 | 1.324 | 1.435 | 1.415 | 1.411 | 1.175 | 1.192 | 2.218 | 3.042 | 3.702 | 4.060 | 4.789 |
2008ko erroldaren arabera, 539 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %10,13 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Azpiegiturak eta garraioa [aldatu]
Aireportua [aldatu]
Noaianen Iruñeko aireportua kokatuta dago, 1972tik bidaia zibilentzat irekia. 2007az geroztik aireportuaren handitze lanak hasi zituen AENAk.
Autobusa [aldatu]
Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Noainen:
| Línea | Ibilbidea | Ordutegia | Maiztasuna | Oharrak |
|---|---|---|---|---|
| Aizoain - Noain - Beriain | 06:26 - 22:28 | 12´ | ||
| Bakearen Plaza - Noaingo Aireportua | 05:30 - 23:30 | 30´ | ||
| N3 | Labriteko Jaitsiera - Noain - Beriain Zaharra | 60´ |
La Veloz Sangüesina [aldatu]
Horrez gain, La Veloz Sangüesina edo Zangozar Azkarra izeneko autobus konpainiak Elortz eta Zuluetako kontzejuak Zangoza Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira:
Conda [aldatu]
Condaren Iruñea eta Zaragoza bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko bost zerbitzu izaten dira norabide bakoitzeko. Lineak honako ibilbidea dauka:
- Iruñea - Noain - Tebas-Muru Artederreta - Barasoain - Puiu - Tafalla - Erriberri - Caparroso - Valtierra - Arguedas - Tutera - Ribaforada - Buñuel - Cortes - Mallén eta Zaragoza.
Condaren Iruñea eta Lodosa bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko zerbitzu bakarra izaten da norabide bakoitzean.
La Tafallesa [aldatu]
La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:
- Uztarroze - Izaba - Urzainki - Erronkari - Garde - Burgi - Esa - Xabier - Zangoza - Ledea - Irunberri - Nardoze Alduate - Ibargoiti - Elo - Noain - Cordobilla eta Iruñea
Euskara [aldatu]
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Noain eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, gaztelania eta euskara dira hizkuntza ofizialak.[9] 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,82k zekien euskaraz hitz egiten.
2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Noain) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[10]. Baina, 2010eko otsailaren 18an Nafarroako Parlamentuak eremu mistoan sartzea onartu zuen.[9]
Noaindar-elortzibartar ezagunak [aldatu]
- Frantzisko Xabier Mina (1789-1817), Otaon jaiotako gerrillari eta militarra.
- Eugenio Bustingorri (1963 -), Zuluetan jaiotako futbolaria.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ 155 araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0155.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-26
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ Valores climatológicos estación Pamplona-Aeropuerto 1975-2000. Agencia Española de Meteorología
- ↑ aemet.es, Registros históricos del observatorio del Aeropuerto de Pamplona (1975-2000)], http://www.aemet.es/es/elclima/datosclimatologicos/valoresclimatologicos?l=9263D&k=nav
- ↑ aemet.es, Datos climatológicos de valores extremos (Pamplona-Aeropuerto), http://www.aemet.es/es/elclima/datosclimatologicos/efemerides_extremos?o=9263D&v=PMD&m=13
- ↑ El concejal Óscar Arizcuren, candidato de UPN a la alcaldía de Noáin-Valle de Elorz, Diario de Noticias, [011]]ko otsailaren 23a.
- ↑ UPN mantiene su mayoría absoluta en Noáin, Diario de Noticias, 2011ko maiatzaren 30a.
- ↑ Diario de Navarra egunkariko albistea.
- ↑ a b (Euskaraz) Nafarroako Parlamentuak lau herri eremu mistoan sartzea onartu du, http://www.eitb.com/albisteak/gizartea/osoa/358853/nafarroako-parlamentuak-lau-herri-eremu-mistoan-sartzea-onartu-du/. Noiz kontsultatua: 2010-02-18
- ↑ Euskarakultur.com webguneko albistea.
Bibliografia [aldatu]
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXVIII, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1511-7
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Noaingo udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Noaini buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunea.
- Noaingo Errege kalearen ikuspegia Google Street View-n.
|
|||||||