Epigenetika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Biologian, eta espezifikoki genetikan, epigenetika gene-adierazpenean edo zelulen fenotipoan ADN sekuentzia aldatu gabe egon daitezkeen aldaketa heredagarrien ikerketa da. Hortik datorkio, hain zuzen, izena: epi (grezieraz "gainetik", "kanpotik") gehi genetika. Nukleotidoen sekuentzia aldatu gabe genoman dauden funtzionaltasun aldaketa nabarmenak aztertzen ditu.

Aldaketa horien adibide dira, esaterako, ADN metilazioa eta histonen aldaketa, biek erregulatzen baitute geen adierazpena azpiko ADN sekuentzia aldatu gabe. Aldaketa hauek zelulen mitosiaren ondoren ere iraun dezakete, zelularen bizitza osoan zehar, eta hainbat belaunaldiz manten daitezke.[1] Beraz, faktore ez-genetikoek organismoaren geneak beste modu batean jokatzea eragin dezakete.[2]

Hala ere, histonen aldaketen kasuan ikertzaile batzuek ez dute onartzen prozesu epigenetiko modura sailkatzea, ez baitago frogaturik aldaketa horiek heredagarriak direnik.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Bird A (Maiatza 2007), «Perceptions of epigenetics», Nature 447 (7143): 396–8, doi:10.1038/nature05913, PMID 17522671 .
  2.   Philip Hunter (2008-05-01), «Special report: 'What genes remember'», Prospect Magazine (146), http://web.archive.org/web/20080501094940/http://www.prospect-magazine.co.uk/article_details.php?id=10140. Noiz kontsultatua: 2012-11-10 .
  3.   Ledford H. (2008), «Disputed definitions», Nature 455 (7216): 1023-8, PMID 18948925 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Epigenetika Aldatu lotura Wikidatan


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.