Eraulgo gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eraulgo gudua
Bigarren Karlistaldia
Data1873ko maiatzaren 5a
LekuaEraul  Nafarroa Garaia
EmaitzaKarlisten garaipena
Gudulariak
Espainia Karlistak Espainia Liberalak

Eraulgo gudua Eraul herrian (Nafarroa Garaia) alfontsotarrek eta karlistek 1873ko maiatzaren 5ean egindako gudua izan zen, Bigarren Karlistaldian.

Eraulgo guduan berriz agertu ziren Lehen Karlistaldia amaitzean ihes egin zuten jeneral eta komandante asko: Dorregarai (armadaren buru), Ollo, Valdespina, Lizarraga, Radica eta abar. Karlisten aldeko Nafarroako 1., 2. eta 3. batailoietako 2.000 boluntarioek eta Gipuzkoako Azpeitia batailoiak aurre egin zieten alfontsotarrei, eta menderatu egin zituzten. Guduan harrapaturiko kanoietariko bat herririk herri erakusten ibili ziren karlistak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.