Karlismo
Karlismoa Espainian XIX. mendean sortutako mugimendu politiko legitimista antiliberal bat da, espainiar tronuan Borboien dinastiaren lerro alternatibo bat defendatzen zuena, Karlos Maria Isidroren aldekoa hasieran. Bere sorreran, Antzinako Erregimenera itzultzea aldarrikatzen zuen. Euskal Herrian, Nafarroa Garaian bereziki, indar handia izan zuen.
XX. mendearen bigarren erdian, karlismoa bitan zatitu zen, alde batek —Karlista Alderdiak— sozialismo autogestionarioaren alde eginez (Euskal Herriko Karlista Alderdia, EKA, Euskal Herrian), eta beste batek tradizionalismo kontserbadorea defendatuz eta Comunión Tradicionalista Carlista (CTC) alderdia sortuz.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Karlistaldiak [aldatu]
Karlistaldiak edo karlista gerrak XIX. mendeko hiru garaitan Espainian gertatutako gerra zibilak izan ziren. Europako historian erregenahien arteko azken gerrak izan ziren. 1833 eta 1876 artean karlistek —Karlos infantea (Karlos V.a izango zena) eta bere oinordekoen jarraitzaileak— zenbait aldiz "Jainkoa, Aberria eta Erregea" lelopean matxinatu eta balio tradizionalak (legitimismo eta katolizismoa) aldarrikatu zituzten liberalismo hasieran eta gero errepublikanismoaren aurka. 1833an Fernando VII.a Espainiakoa hil zenean, bere laugarren emaztea zen Maria Kristina Borboikoa erregeorde bilakatu zen Isabel bere alabaren izenean. Honek bitan zatitu zituen bere mendekoak, alde batetik cristinoak edo isabelinoak eta bestetik karlistak izanda. Cristinoek erregeorde eta bere gobernua babesten zituzten, karlistek, berriz, Karlos infantea, Fernando VII.aren anaia, erregetzat zuten. Gakoa 1830ean ezarritako lege salikoa indargabetzen zuen Berrespen Pragmatikoaren legezkotasunean zegoen.
Euskal Herrian eragin handia eduki zuten, herritar gehienek Karlos erregegaien alde egin baitzuten. Bigarren Karlistaldia Katalunian nabarmendu zen, baina Euskal Herrian bereziki hirugarrena nabarmendu zen.
Jurramendi [aldatu]
Jurramendi (Lizarrerria) karlistek beren ikur nagusietakotzat dute, han gudu garrantzitsua izan baitzen 1873ko maiatzaren 9an, Hirugarren Karlistaldian. Urtero, egun hartan, gertaera hura oroituz karlistek mendiaren gailurreko baselizara erromesaldia egiten dute.
1976an, aldarrikapen egun hori ospatzen ari zirela, Francoren jarraitzaileak, italiar neofaxistak lagun zituztela, ezkerreko karlisten aurka tiroka hasi ziren, 2 pertsona hil eta hainbat jende zaurituz.
Gaur egun [aldatu]
2010eko martxoan Karlismoaren Museoa delakoa zabaldu zuten Lizarran, ekimen instituzionala dena.
Urte bereko abuztuaren 18an Carlos Hugo Borboikoa azken errege-nahi karlista zendu zen.
Ideologia moduan [aldatu]
Sinboloak [aldatu]
Oriamendiko Martxa karlismoaren ereserkia da. Izena 1837an izen bereko mendian egindako gudutik datorkio. Kondairak dio karlistek, liberalak menderatu eta gero, haien kanpamenduan Britainiar Legio Laguntzailearen musikagile batek egindako eta donostiar liberal batek moldatutako partitura topatu zutela, eta karlistek berek hitzak emango zizkiotela. Jatorrizko hitzak gipuzkeraz zeuden[1].
Hedabideak [aldatu]
Karlismoaren inguruko hainbat egunkari izan ziren. Nafarroa Garaian, esaterako, La Tradición Navarra eta El Pensamiento Navarro karlista egunkariak izan ziren.
Karlista ospetsuak [aldatu]
- Tomas Zumalakarregi
- Manuel Santa Kruz, Santa Kruz apaiza
- Ramon Cabrera
- Juan Bautista Erro
Ikus, gainera [aldatu]
Bibliografia [aldatu]
- Gabriel Alférez: Historia del Carlismo, Madril, 1995
- Pere Anguera: El carlisme a Catalunya 1827-1936, Bartzelona, 1999
- Xosé Ramón Barreiro: El carlismo gallego, Compostelako Donejakue, 1976
- Jordi Canal: El Carlismo, Madril, 2000
- Josep Carles Clemente: Bases documentales del carlismo y de las guerras civiles de los siglos XIX y XX, Madril, 1985
- Josep Carles Clemente: El Carlismo. Historia de una disidencia social (1833-1976), Bartzelona, 1990
- Josep Carles Clemente: Historia general del carlismo, Madril, 1992
- José Extramiana: Historia de las guerras carlistas, Donostia, 1978-1979
- Melchor Ferrer: Historia del tradicionalismo español, Sevilla, 30 liburukia, 1941-1979
- Román Oyarzun: Historia del carlismo, Madril, 1939
- Antonio Pirala: Historia de la guerra civil y de los partidos liberal y carlista, Madril, 1984
- Joseph Zabalo: Le carlisme. La contre-révolution en Espagne, Miarritze, 1993
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ (Gaztelaniaz) Ainhoa Arozamena Ayala: «Marcha de Oriamendi», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
Kanpo loturak [aldatu]
Alderdi politikoak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Karlista Alderdia
- (Gaztelaniaz) Euskal Herriko Karlista Alderdia
- (Gaztelaniaz) Comunión Tradicionalista Carlista
- (Gaztelaniaz) Comunión Tradicionalista (Enrique Sixto Borboikoaren aldekoak)
Karlista erregegaiak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Carlos Hugo Borboikoaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Sixto Enrique Borboikoaren idazkaritza politikoa