Ondarroako gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ondarroako gudua
Bigarren Karlistaldia
Data1874ko ekainaren 26 eta 27a
LekuaOndarroa  Bizkaia
EmaitzaInork ez zuen garaipen garbia izan
Gudulariak
Karlistak Alfontsotarrak
Buruzagiak
Federico Anrich Santamaría Ezezaguna

Ondarroako gudua Bigarren Karlistaldian eman zen ia itsas gudu garrantzitsu bakarra izan zen. Borrokaren emaitza ez zen oso garbia izan nahiz eta karlistak irabazle atera. Gerraren prozesu orokorrean gudu honek ez zuen garrantzi handia izan. Gudua baino gehiago borrokatxo batzuk izan ziren.

Guduaren aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1874ko urtarrilaren 31n, gobernu liberalak Kantauriko kostaldearen blokeoa agindu zuen ofizialki, Peñas lurmuturretik Hondarribiara. 1874an, euskal arrantzaren aurkako neurriak ere prestatu ziren; ekainean, Gobernu liberalak agindu zuen karlisten portuetako arrantza-txalupa guztiak Castron edo Santoñan bildu zitezela, nahiz eta tripulatzaileak aske utzi. Hala egiten ez zutenak atxilotuak izango zirela agindu zuten. 1875eko apiriletik aurrera, preso hartutako euskal arrantzaleak gerrako gatibu eta Ferrolen giltzapetuak izan ziren gerra amaitu arte.

1874ko maiatzaren hasieran, karlistek Ondarroako portua hartzea lortu zuten, euren ontziez jabetuz, horien artean, 28 kanoiko Lehen Karlistaldiko "El Manzanares" bergantin bat zegoelarik, "San Isidro" izenarekin berrizendatu zutena, Borboiko lehen erregegai karlistaren hirugarren izenaren omenez. Une horretatik aurrera, San Isidro ontzia liberalen esku zeuden euskal portuak erasotzeko erabiliko zen, horien artean Bermeo, Portugalete eta Getaria, aldi berean kostazain liberalen zenbait ontzi hondoratuz eta harrapatuz.

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1874ko ekainaren 25ean Castro Urdialesen ainguratutako "Felisa" ontziak San Isidro itsasontzi karlistaren ontzia Ondarroako portuan ainguratuta zegoela adierazten zuten argibideak jaso zituen, azken borroketan jasotako matxurak konpontzeko. Hurrengo egunean, "Felisa" Ondarroara bidaltzea erabaki zen; helburua bergantin karlista berreskuratu edo suntsitzeko asmoz. Egun horretan, ordea, zenbait arrantza-ontzi karlistek liberalen itsasontzia ikusi zuten eta Federico Anrichi, karlisten itsas komandatziaren buruari,[1] jakinarazi zioten. Federico Anrichek Ondarroatik bi txalupa armatu bidali zituen itsasontzia harrapatzeko. Ondorioz, itsas borroka bat hasi zen eta, horren ondorioz, Felisak atzera egin behar izan zuen. Halaber, "Ligera" goleta eta beste bi txalupa Felisa laguntzera atera ziren. Karlisten txalupak, orduan, Deban babesa hartu zuten. Hurrengo egunean, errepresalia gisa, Ligera goletak Ondarroa bonbardatu zuen, baina ordurako San Isidro bergantik konponduta zegoen eta herritik ere su egin zieten. Azkenean liberalak atzera egin zuten.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guduak, zalantzazko amaiera izan zuen, karlistek gudua irabazi zutela esan daitekeen arren, bergantina eta Ondarroako portua euren kontrolpean mantentzea lortu baitzuten, galera handirik izan gabe, euren ontzietan kalte arin batzuk eta zauritu batzuk bakarrik. Hala ere, 1876ko otsailaren hasieran, karlistek Euskal Herrian zituzten lurren zati handi bat galdu zuten, eta Nafarroako lurretara erretiratu ziren. Azkenean, 1876ko otsailaren 28an amaitu zen gerra, eta karlisten esku zeuden ontzi guztiak bando liberaleko kostazainek konfiskatu eta berreskuratu zituzten. Horien artean zegoen San Isidro bergantin, eta, azkenean, 1878. urtearen hasieran, zituen kalteak handiak zirela eta, desegin zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]