Etruriar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Etruskoak
Rasna
Rasenna

K. a. 1200 – K. a. 550
Konfederazioa
Etruscan civilization map.png
Villanovako kultura K. a. 1200
Erromatar asimilazioa K. a. 550
Hiriburua Velzna- (Orvieto)
Hizkuntza(k) Etruriera
Ondorengoa
Erromatar Errepublika Spqrstone.jpg

Etruriarrak[1] antzinako Italian, egungo Toskanan hain zuzen ere, bizi zen herria eta zibilizazioa izan zen, erromatarrek Etrusci edo Tusci deituak[2]. Erromatarrek eman zieten izena egungo Toskana izena sortu zuen, nahiz eta bere aberria Etruria izan.

Antzinako grezieraz Τυρρήνιοι (Tyrrhēnioi) deitzen zieten eta hortik latinez Tyrrhēni (etruskoak), Tyrrhēnia (Etruria) eta Mare Tyrrhēnum (Tirreniar itsasoa) hitzak sortu zituzten[2]. Etruskoek bere buruari Rasenna, sinkopatuta Rasna edo Raśna deitzen zioten[3].

Bere hizkuntza propioa zuten: etruskoa hain zuzen ere[4]. Etruskoen zibilizazioak, Erromaren sorrera baino lehenagoko historiaurrean hasi eta Erromatar Errepublikak etruskoen lurrak berenganatu zituen arte iraun zuen[5]. Bere une gorenean, Erromako sorrera eta Erromatar Monarkiaren garaietan, hiru hiri-konfederazioek osatuta zegoen:

Erroma etruskoen lurraldetan barne zegoen eta bere historiaren hasieran etruskoen menpe izan zen erromatarrek K. a. 396an Veii konkistatu arte.

Bere kultura K. a. 800 inguru garatu zuten, lehen Burdin Aroko Villanovako kultura zegoen leku berean. K. a. VII. mendean greziar merkatariek eta Magna Grezian bizi ziren bere auzokoek eragin handia izan zuten kulturan. Gero erromatarrek ordezkatu zuten bere nabarmenkeria Italian[6]

Historian zehar haien izena ia galdu egin zen. Beraien hizkuntza oraindik argitu gabe dago, hitz gutxi batzuk izan ezik, eta haien jatorriaz ere gauza gutxi esan daiteke ziurtasunez. Herodotok zioenez, etruriarrak Lidiatik etorriak ziren K. a. XIII. mendean, baina Etruria bertako jendeak ekialdetik etorritakoekin nahastean sortu zutelako ustea dago gaur. Toskanan zeuden meatzeek erakarri zituzten itsasgizon horiek, eta K.a. VII. mendean Latium hartu eta Erroma sortu zuten; bertan errege etruriarrek agindu zuten K.a. 619tik 509ra. Ondoren Po ibaiaren ordokira jo zuten iparraldera, eta Campaniara hegoaldera. VI. mendean iritsi ziren gailurrera, baina 474an grekoekin topo egin zuten Kuman, Erromatik bidaliak izan eta gero, Samniarrek garaitu zituzten, eta azkenik, Veies hartu ondoren (K.a. 396), Erromak menderatu zituen (350). Indarra galdu bazuten ere, izan zuten oraindik eraginik erromatarren artean, batez ere etxegintzan eta arte lanetan. Etruriarren zibilizazioa hiritarra izan zen batik bat, hasieran erregea (Lucumon) zelarik buru; gero aristokraziak hartu zuen agintea. Hiri nagusiak Arretium (Arezzo), Kortona, Perusia (Perugia), Kamars (Chiusi), Volsinies, Tutere (Todi), Chisra (Cerveteri), Velsu (Orvieto), Veies, Tarkinia eta Velathri (Volterra) ziren. Gizarte horrek, hilobietan ikusten den arteak erakusten duenez, luxuzko, atseginezko irudia du. Eragin greko nabarmena badu ere, arte etruriarrak jatortasun bikaina erakusten du. Etruriarrek harri handiak erabiltzen zituzten beren gotorlekuak, zubiak, ubideak eta estolderiak eraikitzeko. Etxeak adreilu eta zur margotuzkoak zituzten. Arkitektura etruriarrak utzi dituen aztarnen artean aipatzekoak dira Cerveteri eta Tarkiniako hilobiak, eta Volterrako Ate Arkuduna. Estatuetan buztin egosia erabili zuten: Veiesko Apolo, senar-emazteen hilobia. Freskorik bikainenak Cerveteri, Chiusi eta Tarkiniako hilobietan azaltzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Etruriar Aldatu lotura Wikidatan
  1. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak "etrusko" eta "etruriar" sinonimoak direla dio, baina lehenengoa hizkuntzarako aproposa ere denez, etruriar hautatu dugu herriarentzat
  2. a b Félix Gaffiot Dictionnaire Illustré Latin Français
  3.   Haynes, S. (2000), Etruscan Civilization, Los Angeles: The J. Paul Getty Trust .
  4.   Bonfante, G.; Bonfante, L. (2002), The Etruscan Language. An Introduction, Manchester University Press .
  5.   Bonfante, Larissa (1990), Etruscan, University of California Press, ISBN 0-520-07118-2 .
  6.   Cary, M.; Scullard, H. H. (1979), A History of Rome, 28. orrialdea, ISBN 0312383959 .