Ernst Mach
Ernst Mach (Turas, Austriar Inperioa, 1838 - Haar, Alemaniar Inperioa, 1916) austriar fisikari eta filosofoa izan zen.
Biografia [aldatu]
Filosofiaren alorrean, enpiriokritizismoaren jarraitzaile izan zen. Teoria horren arabera, sentsazioak eta sentsazioen arteko loturazko funtzioak (legeak) aztertu behar dira esperientzia, bere osotasunean, ulertu ahal izateko. Enpiriokritizismoak, beraz, azterketatik kanpo uzten ditu substantzia eta kausalitatea, eta eremu fisikoaren eta psikikoaren bikoiztasuna ukatzen.
Fisikaren alorrean, hotsaren lastertasunak aerodinamikan duen eragina aztertu zuen. Fisikari honen omenez, Mach izena eman zaio aeronautikan erabiltzen den lastertasun banakoari. Newtonek ezarritako mekanikaren oinarriak kritikatu zituen, eta Machek alor horretan ikertutakoak eragin handia izan zuen Einsteinengan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.