Erosketa online

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erosketa online gauza edo zerbitzu bat erosteko edo kontratatzeko ekintza da, prezio baten truke. Erosketa mota hau gerta dadin, edozein motatako erosketatan bezala, eroslea, saltzaile eta prezio bat egon behar dira.

Amazon erosketak online egiteko zerbitzu bat da.

Bai denda birtualetan, bai denda fisikoetan eman ahal da. Denda birtualen kasuan, saltzaileak produktuaren irudiak, bideoak eta ezaugarriak jartzen ditu.

Online dendak erosketa-orga bat du, eta honetan nahi dituzun produktuak edo zerbitzuak gehitzen dituzu. Erosketa bukatzen duzunean, eskaera baieztatzen da eta zuk nahi den ordainketa modua aukeratzen da, adibidez: denda fisiko batean ordaintzea, Paypal, kreditu txartela, banku-transferentzia...

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erosketa online hainbat ezaugarri ditu:

  • Irekita dago urteko 365 egunetan.
  • Bezero gehiagorengana irits daiteke.
  • Erabiltzailea erregistratzeko sistema bat dute.
  • Kalifikazio-sistema bat dute, eta honekin sistema osoan hobekuntzak egin daitezke.
  • Erosleek erosketaren jarraipena egin dezakete.
  • Denda fisiko batekin alderatuta, kostuak askoz txikiagoak dira.

Online denda motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denda online mota[1] desberdin daude, hala nola:

  • Sareko webgunea edo librea; hasierako orritik aurrera, guneko beste orrietara nabigatzen da, itxurazko ordenarik gabe.
  • Webgune lineala; hasierako orritik aurrera, gainerako orrietara nabigatu daiteke, hurrengo ordenan edo aurreko ordenan.
  • Webgune hierarkikoa edo zuhaitz-webgunea; hasierako orritik abiatuta, beste orrialde batzuetara sartzen dira, nabigazio-azpimenu baten bidez.
  • Webgune lineala, hierarkia edo mistoa duena; zuhaitz motako egitura baten eta mota lineal baten arteko konbinazioa. Linealki nabigatzen da, eta, aldi berean, zeharka.

Zerbitzu edo produktuen hartzailearen arabera, honako hauek aipatzen dira:[2]

Elementu nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erosketa onlinearen elementu nagusiak[1] hauek dira:

  • Katalogoa
  • Erosketa-orga
  • Ordainketa-pasabidea
  • Produktuen bilatzailea
  • Bezeroentzako arreta
  • Txostenak
  • Gida-materiala
  • Denda birtuala pertsonalizatua
  • Harremanetarako taldeak

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Online salmentaren historia XX.mendearen amaieran hasi zen Estatu Batuetan, enpresa batzuk produktuen katalogoetan oinarritutako salmenta-jarduera egiten hasi ziren. Helburua produktu erakargarrien katalogoak etxeetara helaraztea zen, produktu eta prezioen argazki eta deskribapenekin. Horrela, kontsumitzaileak etxetik zuzenean eros zezakeen, mugitu gabe, eta saltzailearekin interakziorik egin gabe. Horrela, produktuak saltzeko modua aldatzen da. Kreditu-txartelaren sorrerak eragin positiboa izan zuen online erosketaren historian katalogo bidezko salmentak bultzatuz.

1970eko hasieran, diru-funtsak transferitzeko aukera agertu zen, eta, ondoren, datuak elektronikoki trukatzeko aukera. Prozesu berri horiei esker, enpresek lehiakortasuna handitu zuten eta merkataritza elektronikoa txertatu zuten beren eguneroko merkataritza-jardueran.

1970ean hasi ziren ordenagailuak harreman komertzialetan sartzen. 1980ko hamarkadan, telebista saioak emititzen hasi zen.

1995ean gertatu zen, G7/G8 taldeko herrialdeek ETEei zuzendutako ekimen global bat sortu zutenean, enpresa horiek merkataritza elektronikoaren abantailak eskuratu ahal izateko. Horrekin guztiarekin, erosketa online garatzeko oinarri teknologikoak eta komertzialak ezarrita zeuden. Internet iristearekin batera, merkataritza elektronikoa kontsumitzaileen egunerokotasunaren parte izaten hasten da.

  • 1995ean, eBay eta Amazonek liburu digitalak saltzen dituen lehen denda digitala ireki zituzten.
  • 1997an, konpainia batek milioi bat dolar gainditzen ditu lehen aldiz online salmentarekin.
  • eBay hazi eta PayPal erosi zuen ordainketa metodo gisa 2002an.
  • Lehenik eta behin, Applek 2007an bere iPhonea merkaturatu zuen, eta Googlek gauza bera egin zuen bere Android sistemarekin urtebete geroago. Mugikorren erosketa online sortzen da urte honetan..

Pribatutasuna eta segurtasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Internet bidez erosketa bat egin behar dugunean, kontuan hartu behar dugu webguneak gutxieneko segurtasun-baldintza batzuk betetzen dituela.

Adibidez, webgune bat segurua da erosketak egiteko, gutxienez bermatzen badu web-orriarekin trukatzen dugun informazioa babestuta dagoela.

Horretarako, datuak sartzen ditugun web-orriak https://bidez hasi behar du, eta nabigatzailearen helbide-barrak giltzarrapo bat erakutsi behar du. Nahiz eta beharrezkoa ez izan webguneko orri guztiak https bidez hastea, harremanetarako formularioan edo URLaren banku-informazioa sartu behar dugun orrietan, informazioa zifratuta transmititzen dela adierazten duen HTTP behar da. Helbidea HTTPS bidez hasteaz gain, webgunearen segurtasun-ziurtagiriak bat etorri behar du nabigatzen ari garen gunearekin. Bestela, orrialdea berehala utzi behar da.

Horrez gain, online dendak bere webgunean informazio mota jakin bat eskaini behar du atal zehatz batean: Lege-oharra, Pribatutasun politika, Nortzuk garen, Kontaktua, etab.

Esate baterako, izen osoa, sozietatearen izena, helbide fisikoa eta harremanetarako datuak erakutsiko dira. Adierazi behar da zer datu pertsonal jasotzen den eta zer erabilera ematen zaion datu horiei. Halaber, jakinarazi behar da zer pribatutasun-politika aplikatuko den eta datu horiek beste enpresa bati lagako zaizkion.

Bidalketa- eta itzulketa-politika da berrikusi beharreko beste alderdi garrantzitsu bat. Gai horiei buruzko informazio argirik ematen ez badu, hobe da erosketa baztertzea.

Erosketak egiterako orduan beste bi aspektu kontuan hartu behar ditugu. Erosketa egin nahi den online dendari buruz beste erabiltzaileen iritziak eta balorazioak irakurtzea. Informazio hori oso baliagarria izan daiteke denda fidagarria eta serioa den jakiteko.

Konfiantzazko zigiluak interesgarria da egiaztatzea ea online denda ecommerce zigiluren bati atxikita dagoen eta pribatutasunaren eta kontsumitzaileen babesaren arloan legea betetzen duen jakiteko.

Abantailak eta desabantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erosketa online bai abantailak bai desabantailak[3] ditu, hemen daude batzuk:

Abantailak

  • Produktuen eta ereduen barietatea: online erosteari esker, beste herrialde batzuetan saltzen dituzten produktuak eros daitezke.
  • Edozein ordutan bilatzen dena aurkitzeko azkartasuna: norberaren mugikorretik hainbat dendatako katalogoak ikus daitezke, gainera prezioa eta ereduen alderaketak egin daitezke, leku batetik bestera joan beharrik gabe edo saltokiak ireki arte itxaron gabe.
  • Ez da lekuz mugitu beharrik: norberaren erosketak norbere etxean jaso ditzake.
  • Norbere erosketak seguruagoak egiteko teknologia dago: ordainpeko plataformak, gune seguruak dira eta norberaren txartel digitala erabiltzen da informazioa babesteko.
  • Beste erosle batzuen iritziak ezagutu daitezke: internet bidez erostearen beste abantaila bat da erosi nahi den produktu edo zerbitzua lehenago erosi duten erosleen iritzia ezagut daiteke.
  • Beste leku batzuetan opariak bidal daitezke: ez da bidaiatu behar beste norbaiti opari bat emateko, zure helbidera iristeko eskaera egin daiteke.

Desabantailak

  • Argazki engainagarriekin topo egin daiteke. Produktu batzuek kalitate handiagoa ematen dute argazkietan, eta jasotzen denean norbait ohar daiteke ez direla espero dena. Desabantaila horri aurre egiteko, beste pertsona batzuen iruzkinak eta produktuari eman dioten kalifikazioa irakur daitezke.
  • Ezin da produktua probatu erosi aurretik. Baliteke argazkian zerbait oso ondo ikustea eta beste erabiltzaile batzuentzat baliagarria izatea; hala ere, norberari ez egokitzeko arriskua dago.
  • Norbere erosketak jasotzeko denbora. Nahiz eta kasu batzuetan norberaren erosketen bideari jarrai daitekeen eta norberarengandik zein hurbil edo urrun dauden jakin, norberaren irismenetik kanpo eragozpenak gerta daitezke erosketa atzeratzeko; gainera, etxean norbait egon behar da erosketa horiek jasotzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Digital, RetabloWeb-Márketing. (2021-04-27). «¿Qué es una Tienda Online? Características, Elementos y Tipos.» RetabloWeb (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  2. (Gaztelaniaz) Tienda en línea. 2022-10-17 (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  3. (Gaztelaniaz) BBVA. (2022-11-29). «BBVA MEXICO» www.bbva.mx (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]