Erwin Panofsky
Wikipedia(e)tik
Erwin Panofsky alemaniar arte-historialaria izan zen (Hannover, 1892 - Princeton, Estatu Batuak, 1968). Artearen historiako irakaslea izan zen Hanburgoko Unibertsitatean, naziak Alemanian nagusitu eta Estatu Batuetara jo zuen arte. Princetongo Unibertsitateko irakaslea izan zen 1935etik aurrera. Errenazimentu garaiko pintura eta arkitektura gotikoa aztertu zituen bereziki. Ikonografia eta sinbologiari buruzko ikerketengatik da ezaguna, batez ere.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.