Esklerosi anizkoitz
Wikipedia(e)tik
-
Oharra: Wikipediak ez du aholku medikorik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo sendagilearengana.
Esklerosi anizkoitza nerbio sistemako gaixotasun bat da, une honetan, sendabiderik gabekoa. Gaixotasun honetan, neuronek, nerbio sistemako zelulek, euren kanpo geruza galtzen dute, mielina izenekoa. Orain arte, ez da jakin zehazki zein den gaixotasun honen jatorria. Misterio bat izan da. Gorputzaren babes sistemako zelulek, neuronei eraso egiten diela ere esan izan da. Orain, ordea, Mexikoko zientzialari batzuek, astanafarreria edo barizelak zerikusi handia izan lezakeela aurkitu dute. Gaixotasun honen birusak, herpes zoster izeneko gaixotasuna ere sortzen duenak, orbain bat utziko luke neuronetan. Eta orbain hori izango litzateke gorputzeko babes sistemak erasoko lukeena, neuronen mielina deseginez.
Eduki-taula |
[aldatu] Esklerosiaren zantzuak
Desmielinizazioaren ondorioz, neuroigorleak ez dira behar bezala igortzen neuronen artean, eta horrek, beste zantzu batzuen artean, paralisia, nekea eta begietako arazoak dakartza.
[aldatu] Tratamendua
Une honetan, ez dago gaixotasun hau sendatuko duen tratamendurik. Baina gaixotasunaren garapena geldiarazten duten botika batzuk aurkitu dira. Interferon batzuk dira: Avonex, Betaseron eta Rebif. Copaxone izeneko polipeptido talde bat, Mitoxantrone izeneko defentsa jeitsiarazle bat eta Natalizumab izeneko antigorputz monoklonala, Tysabri izenarekin saldua. Baina guzti hauek, gaixotasunaren barietate jaistaile-errepikariarentzako baino ez daude onartuta FDA eta EMEAren aldetik.

