Esku Gorriaren Defendatzaileak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Esku Gorriaren Defendatzaileak, RHD (jatorrizko izena, ingelesez: Red Hand Defenders) 1998an sortutako Ipar Irlandako talde armatu loialista bat da. RHDren izenak Ulsterko balizko banderari egiten dio erreferentzia, zeinean sei puntatako izar zuri baten barruan esku gorri bat agertzen baita.

Uste denez, Ulsterren Defentsarako Elkartea (UDA) eta Loialista Boluntarioen Indarra (LVF) talde armatuetako kideek osatzen dute RHD[1]. Talde horiek emandako su-etenarekin ados ez zeuden kideek osatu zuten RHD, askok UDA nahiz LVFko kideak izateari utzi gabe ekintza armatuak egiten segitu ahal izateko.

2002ko urtarrilean, RHDk postako langile katolikoak eta Belfasteko eskola katolikoetako langileak bere ekintza armatuaren jomugak zirela jakinarazi zuen. Urte hartako otsailean, UDAk eta LVFk Esku Gorriaren Defendatzaileekin loturarik ez zutela adierazi zuten. 2003an beste talde loialistekin enfrentamendu armatuak izan zituen eta UDAko kide bat hil zuten.

Ulsterko Unibertsitateko CAIN kontaketaren[2] arabera, RHD taldeak zortzi lagun hil ditu 2001etik aurrera: sei zibil, Ulsterren Defentsarako Elkarteko kide bat eta Ulsterko Errege Polizia Indarretako (RUC) kide bat. Horrez gain, lehergailu bidezko hainbat ekintza egin ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]