Benetako Irlandako Armada Errepublikarra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Real IRAri buruzkoa da, esanahi ezberdinentzako ikus IRA

Benetako Irlandako Armada Errepublikarra (jatorrizko izenak: Real Irish Republican Army, Real IRA, RIRA eta baita True IRA ere) Irlandako talde armatu errepublikar bat da. Bere kide eta jarraitzaileek taldeari Óglaigh na hÉireann (Irlandako Boluntarioak) ere deritzote.

RIRA 1997an sortu zen Behin-behineko IRAren barne zatiketa batetik.

RIRAren helburua Irlanda Batu bat da, eta horretarako indarra edo borroka armatua erabili behar direla defendatzen du. Bere adar politiko bezala 32 Konderrien Burujabetzarako Mugimendua (32 County Sovereignty Movement) jotzen da.

1998an, sortu eta gutxira, RIRAk bonba-auto bat jarri zuen Omaghen. Ekintza horretan 29 lagunek galdu zuen bizia. Handik gutxira RIRAk su-etena iragarri zuen, aurrerago bukatutzat emango zuena. RIRAk ez ditu Ostiral Santuko Akordioak onartzen, eta ekintza armatuak egiten segitzen du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benetako Irlandako Armada Errepublikarra Aldatu lotura Wikidatan