Irlandako Armada Errepublikarra - Ofiziala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Official IRAri buruzkoa da, esanahi ezberdinentzako ikus IRA

Irlandako Armada Errepublikarra - Ofiziala (jatorrizko izena: Official Irish Republican Army) IRA banatu zen adar bietako bat da (1969-70), bestea Provisional Irish Republican Army izan zen. Erakunde biek IRA deitzen zioten euren buruari, batak bestearen zilegitasuna ukatuz.

IRA Ofiziala batez ere marxista zen, irlandar nazionalismotik Behin-Behineko IRA baino urrunago zegoen. Banaketa eta gero, erakundeak Erresuma Batuko armadaren kontrako kanpainia armatua hasi zuen, 1972an amaitutzat eman arte. Ordutik aurrera, erakunde honek liskar larriak izan ditu Behin-Behineko IRArekin eta Askapen Nazionalerako Irlandar Armadarekin (INLA), azken hau IRA Ofizialetik bertatik aterea 1974n.

Azken urteotan ekintza militarrik burutu ez arren, erakundea existitzen da, eta krimen antolatuarekin lotu nahi izan da.

IRA Ofizialaren adar politikoak, Sinn Féin Ofizialak, izena aldatu zuen 1972n, Sinn Féin The Workers Party izena hartuz. 1982n gaurko izena hartu zuen: Workers Party of Ireland.