Galeno

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Galeno XIX. mendeko litografia baten arabera.

Galeno (grezieraz Γαληνός, latinez Claudius Galenus, Pergamo, 131201) mediku greziarra izan zen, Erromatar Inperioaren garaian bizi izan zena.

Eragin handia eduki du Medikuntzaren historian zehar. Gaur egun, oraindik erabiltzen da "galeno" hitza medikuaren sinonimo moduan.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pergamon jaio zen (gaur egungo Turkiako Bergaman), arkitekto aberats baten semea izan zela.

Nekazaritza, arkitektura, astronomia, astrologia eta filosofia zituen gustuko, baina azkenean medikuntzan jardun zuen nagusiki. Esmirnan (gaur egungo Turkiako Izmirren), Korinton eta Alexandrian ikasi zuen.

Asclepius jainkoaren tenpluan zaintzaile (therapeutes) ibili zen. Halaber, gladiadoreak osatuz traumatologia arloan esperientzia handia hartu zuen. Garai hartan ere, begi-lausoak operatzen jardun zuen.

Anatomia inguruan jakintza zabala erakutsi zuen. Animalien bibisekzioen bidez giltzurrunen eta bizkarrezur-muina aztertu zituen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu ugari idatzi zituen, tartean ondorengoak:

  • "Hipokratesi egindako iruzkinak".
  • "Sektei buruz".
  • "Doktrina hoberenari buruz".
  • "Medikuntza enpirikoari buruz".
  • "De anatomicis administrationibus" (15 liburukitan).
  • "De usu partium corporis humani".
  • "Terapeutika-metodoa".

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galeno Aldatu lotura Wikidatan