Esperanza Abot Barge

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esperanza Abot Barge
Bizitza
JaiotzaHuelva, 1886
Herrialdea Espainia
Heriotza1961eko apirilaren 19a (74/75 urte)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Esperanza Abot Barge (Huelva, 18861961eko apirilaren 19a) espainiar margolari inpresionista izan zen[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziar jatorriko familian jaio zen Huelvan. Bere aita Andévaloko meatze-emakidetako goi-zuzendaria zen. Margolari inpresionista moduan Parisen trebatu zen. Gainera, Londresen bizi izan zen denbora batez bere gaztaroan. 1919an Huelvara itzuli zen eta Espainiako Gerra Zibilaren amaieratik bertan bizi zen hil arte[1][2].

Paisaiak eta natura hilak sortu zituen batez ere, eta kloisonismoaren elementuak erabili zituen. Ez zen oso ezaguna egin, baina José Pablo Martínez Coto Huelvako Museoko zuzendariaren, Adriano del Valle eta Rogelio Buendía poeten eta Manuel Moreno Díaz eta Mateo Orduña artisten errekonozimendua lortu zuen[1][3].

2023an, Mari Paz Díaz kazetariak Esperanza Abot Bargeren biografia Mujeres a 200 años luz liburuan sartu zuen[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) Velasco Nevado, Jesús. «Esperanza Abot Barge» Diccionario biográfico español (Real Academia de la Historia) (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  2. (Gaztelaniaz) «Exposición de Pilar Barroso en la Fundación Caja Rural del Sur de Huelva» Fundación Caja Rural del Sur de Huelva 2023-02-04 (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  3. (Gaztelaniaz) Velasco Nevado, Jesús. (2003). Historia de la pintura contemporánea en Huelva: 1892-1992. Diputación de Huelva, Servicio de Publicaciones, 265 or. ISBN 9788481633412. (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  4. (Gaztelaniaz) «La obra Mujeres a 200 años luz recoge la historia de 27 pioneras de Huelva» Huelva Información 2023-06-14 (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Andaluzia
Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.