Espinela
Wikipedia(e)tik
|
|
|||
| Ezaugarri orokorrak | |||
|---|---|---|---|
| Formula | MgAl2O4 | ||
| Identifikazioa | |||
| Kolorea | Hainbat kolore: gorritik urdinera morera, berde iluna, marroia, beltza | ||
| Habito kristalinoa | Kubikoa, oktaedrikoa | ||
| Sistema kristalinoa | Isometrikoa | ||
| Fraktura | Konkoidala, desorekatua | ||
| Gogortasuna Mohs eskalan |
8,0 | ||
| Distira | Beirakara | ||
| Pleokroismoa | Ez | ||
| Marra | Zuria | ||
| Dentsitate erlatiboa | 3,54 - 3,63 | ||
Espinela XY2O4 formula orokorra duen mineral-klasea da. Espinelak kristal-egitura kubikoa (isomerikoa) jarraituz kristalizatzen dira, anioi oxidoek Bravaisen sareta kubikoak eratzen dituztelarik eta X eta Y katioiak saretako leku oktaedriko eta tetraedrikoak betez. X eta Y katioi bibalente, tribalente edo kuatribalenteak izan daitezke, esaterako magnesioa, zinka, burdina, manganesoa, aluminioa, kromoa, titanioa edo silizioa. Anioia normalean oxidoa den arren, badaude gainerako anfigenoez osatutako espinelak ere.