Estinfaloko txoriak
Wikipedia(e)tik
Estinfaloko txoriak greziar mitologiako txoria gizajaleak ziren, letoizko hegoak eta metalezko luma zorrotzekoak. Gainera, gorotz pozoitsuak zituztenez inguruko lurrak hondatzen zituzten. Ares gerraren jainkoaren animaliak ziren.
Heraklesen seigarren lana [aldatu]
Txori hauen galgarria ikusita, Euristeok Heraklesi txori hauek Estinfalo lakutik kanpo botatzea eginarazi zion. Heraklesek ezin zuen ezer lortu bere indar eta geziekin. Orduan, Atenea agertu zen kriskitin batzuekin, Herakles leku altu batera igo zen eta kriskitinak mugitzen hasi zen, horren ondorioz txori guztiak desagertu ziren.
Euristeorengana bueltatu zenean ezkutatuta aurkitu zuen, txoriak bere jauregi inguruan baitzeuden, Heraklesek kriskitinak mugitu eta txoriak ihes egin zuten berriz.