Eugen Gomringer
Eugen Gomringer (Cachuela Esperanza, Bolivia, 1925 -) suitzar idazlea da, boliviarra jatorriz.
Biografia [aldatu]
Ekonomiako eta Artearen Historiako ikasketak egin zituen 1946tik 1950era, Bernako eta Erromako unibertsitateetan.
1959tik 1985era, publizitateko buru gisa lan egin zuen zenbait enpresa pribaturentzat. 1976an, estetikaren teoriari buruzko eskolak ematen hasi zen Düsseldorfeko Arteen Akademian, eta Zero talde artistikoarekin bat egin zuen lan horretan ari zen bitartean.
Gomringer poesia konkretua delakoaren aitzindaritzat hartua da: eredu liriko berri bat osatu zuen Konstellationen (1953, Konstelazioak) obrarekin, zeinetan hizkuntza objektu soil izatera murriztuta gelditzen baita, osagai bisuala azpimarratzeko beste ezeren gainetik.
Hauek dira Gomringerren beste lan aipagarri batzuk: Das Stundenbuch (1965, Orduen liburua) eta Poesie als mittel der Umweltgestaltung (1969, Poesia, ingurunearen konfiguraziorako baliabide gisa) saiakera.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.