Euskadiko Langile Komisioak
Wikipedia(e)tik
| Euskadiko Langile Komisioak | |
| Izen ofiziala | Euskadiko CCOOko Federazioarte Sindikala |
| Sorrera urtea | 1976 |
| Konfederazioa | European Trade Union Confederation |
| Eremua | Euskal Autonomia Erkidegoa |
| Egoitza | Uribitarte, 4. 48001 Bilbo |
| Idazkari Nagusia | Unai Sordo |
| Kideak | 65.000 |
| Delegatuak | 5.000 |
| Webgune ofiziala | http://www.ccoo-euskadi.net |
Euskadiko Langile Komisioak (gaztelaniaz: Confederación Sindical de Comisiones Obreras de Euskadi) Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatua da, Langile Komisioak izeneko konfederazioaren zati bat dena. Egun 65.000 kide inguru ditu eta, ELAren ondoren, Autonomia Erkidegoko ordezkari gehien dituen bigarren sindikatua da. 2004an egindako zortzigarren biltzarrera arte Nafarroako ordezkariak barnean zituen, baina hauek orduan Nafarroako Langile Komisioak sortu zuten.
Lehendabiziko pausuak 1960ko hamarkadan eman zuen eta 1966ko abuztuaren 7an Gipuzkoako Langile Komisioak sortu ziren. 1977ko apirilaren 1ean Leioan lehendabiziko biltzarra egin eta erakundea eratu zuten ofizialki.
Eduki-taula |
[aldatu] Federazioak
- Nekazaritza eta Elikagintza Federazioa.
- Herritarrentzako Zerbitzuak.
- Eraikuntza eta Egurgintza Federazioa.
- Irakaskuntza Federazioa.
- Industria Federazioa.
- Ehungintza, Kimika eta Antzekoen Federazioa.
- Pentsiodun eta Jubilatuen Federazioa.
- Zerbitzuetako Federazioa.
- Finantza eta Administrazio Zerbitzuetako Federazioa.
- Osasun eta Gizarte-Osasungintzako Federazioa.
[aldatu] Idazkari Nagusiak
- Tomás Tueros: 1978-1987
- Santiago Bengoa: 1987-2000
- Josu Onaindi: 2000-2009
- Unai Sordo: 2009-egun
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Webgune ofiziala (Gaztelaniaz)(Euskaraz)