Eusko Langileen Alkartasuna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jose Elorrieta, ELAko idazkari nagusi ohia.

Eusko Langileen Alkartasuna (ELA) Euskal Herriko sindikatu abertzaleetako bat da. Historikoki EAJ alderdi politikoari lotua egon da, nahiz eta gaur egun jarrera horietatik urrun egon. 1911ko uztailaren 23an sortu zen, Bilbon. Gaur egun, Euskal Herriko sindikaturik handiena da, 100.000 afiliatu baino gehiagorekin. Idazkari nagusia Adolfo Muñoz da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1911ko uztailaren 23an, Euzko Alderdi Jeltzaleko jarraitzaile batzuek langile sindikatu bat eratzea erabaki zuten, "Solidaridad de Obreros Vascos" izenarekin. Lehen batzarrak Bilboko Posta kaleko 17an izan ziren. Horrela, Sabin Aranaren nahi bat bete zen, argi ikusten baitzuen honek euskal langileak antolatzea zela, bai burgesen "zapalketa despotikoari" eta baita langile etorkinen eta erakunde sozialisten "zapalketa maketoari" aurre egiteko.

ELAren lehen jarraitzaileak eraikuntza sektoreko langileak eta Bilboko industria siderurgiko eta metalurgikoko langileak izan ziren nagusiki. Aldiz, ez zuen arrakasta handirik izan mehagintzan, langile etorkinak baitziren nagusi. Apurka-apurka, Bizkaia eta Gipuzkoako industria guneetan eta inguruko herrieta hazten joan zen.

Primo de Riveraren diktadura hasierarako, ELAk UGTk adina jarraitzaile lortu zituen, bai egindako lanari, baita azken honek 1921-1923 bitartean bizi izandako krisiaren ondorioz. Hala ere, garai horretan ELAk ez zituen langile etorkinak onartzen, afiliatzeko lehen lau abizenetatik bat gutxienez euskal jatorrikoa izatea eskatzen baitzuen oraindik.

1923-1930 bitarteko diktadura garaian (Primo de Riveraren diktadura) klandestinitate egoera bizi arren, gizartean zabaltzen joan zen. 1926an Gobernuak onartutako lan harreman korporatiboen errege dekretuaren alde mintzatu zen, klase arteko borroka ezabatu eta lan harreman harmoniatsuak ezarriko zituelakoan. Hala ere, dekretu horren aplikazioa salatu zuen, sindikatu sozialisten aldera erabili izan baitzuten.

Bigarren Errepublika eta ELAren gorakada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1929an ospatu zen ELAren lehen Biltzarra Eibarren. Bertan onartu zen ELAren lehen programa ideologikoa, eta bi urtez behin kongresua egitea erabaki zen. Espainiako Bigarren Errepublikan ELAk gorakada nabarmena izan zuen Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Araba eta Nafarroan taldeak osatu zituzten. Bestalde, arrantzale eta nekazariak ere sindikatuan sartzen hasi ziren, eta ELA gizarteko sektore abertzaleetako eragile esanguratsuenetakoa bihurtu zen. Horrela, Lizarrako Estatutuan jasota geratu ziren ELAk gizarte eta lan alorretan egiten zituen errebindikazio ugari. Garai hartan, ELAk bere kontura antolatu zituen babes sozialerako neurriak, besteak beste, langabeentzako laguntzak, jantoki sozialak (Emakume Abertzale Batzako kideekin batera), etab. Hala ere, ELA ez zen laguntza sozialerako sindikatu izatera mugatu, eta jarrera errebindikatiboek indarra hartzen jarraitu zuten, besteak beste, grebetan parte hartuz. Garai hartan, ELA eta EAJk harreman estuak zituzten: ELAko kide gehienak EAJren botoemaileak ziren, Eusko Abertzale Ekintzako batzuk kenduta.


XII. Batzorde Exekutiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eusko Langileen Alkartasuna Aldatu lotura Wikidatan

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • LETAMENDIA, Francisco: ELA (1976-2003) - Sindicalismo de contrapoder; Manuel Robles-Arangiz Institutua, 2004.
  • ANSEL, Dario: «Del Congreso de Vitoria a la evolución sindicalista de Solidariedad de Trabajadores Vascos. 1933-1936», Sancho el Sabio, 31. zenbakia, 2009 (ISSN 1131-5350)
  • ESTORNÉS ZUBIZARRETA, Idoia: «Abandonando la casa del padre. Eusko Langileen Alkartasuna-Solidaridad de Trabajadores Vascos (movimiento socialista de Euskadi, 1964-1969)», Historia contemporánea, ISSN 1130-2402, 40. zenbakia, 2010.
  • ESTORNÉS ZUBIZARRETA, Idoia: «Entre partido y sindicato. Eusko Langileen Alkartasuna-Solidaridad de Trabajadores Vascos (Movimiento Socialista de Euskadi, 1969-1976)», Historia contemporánea, ISSN 1130-2402, 41. zenbakia, 2010.
  • ANSEL, Dario: ELA en la Segunda República, Txalaparta, 2011 (ISBN 978-84-8136-482-8)


Politika
Politika
Artikulu hau Euskal Herriko Politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.