Euskararen Adierazle Sistema

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskararen Adierazle Sistema edo EAS euskararen egoera sozialaren berri ematen duen adierazle sorta da. Bere helburua da gizartearen esparru desberdinetan hizkuntzak une jakin batean euskarak duen zabalkundea neurtzea, eta denboran zehar izaten ari den bilakaera zehatz-mehatz azaltzeko baliagarria izatea.[1]

Adierazleok era planifikatuan, sistematikoan eta era iraunkor eta antolatuan datuz elikatu eta eguneratzen dira. Eremu geografikoari dagokionez, Euskal Herri osoa du jomuga. Baina datuak beti ez daude eskura, eta esate baterako, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 47 herrik bakarrik dute euskararen kale-erabileraren 2016ko datuak EASen webgunean.[2]

Euskararen Adierazle Sistemaren partaideak honako erakunde hauek dira: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Euskararen Erakunde Publikoa, eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Era berean, Europako Batzordeak, Erregio Garapenerako Europar Fondoaren (FEDER) Diru-funtsaren bidez kofinantzatu zuen egitasmoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «EUSKARAREN ADIERAZLE SISTEMA (EAS)» www.euskadi.eus 2017-12-19 (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
  2. «EAS: Euskararen Adierazle Sistema. Euskararen kale-erablera» www.euskadi.eus (EUSTAT, Eusko Jaurlaritza) (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]