Metalurgia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Georg Agricola "De re metallica" antzinako liburuaren egilea.

Metalurgia metalak dituzten mineraletatik metalak lortzaz eta egiteaz arduratzen den teknika da. Halaber, metalen ekoizpena aztergai eta helburu duen zientziaren izena da mineral direnetik landu diren arte. Aleazioak ere metalurgiaren aztergai dira.

Historia laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiaurrean, jarduera honen lehenengo aztarnak Kalkolito arokoak dira, eta aurrerago Brontze Aroan eta Burdin Aroan gizakia arlo honetan sakontzen ibili zen.

XVI. mendean "metalurgiaren aita"-tzat hartua den Georg Agricola alemaniarrak "De re metallica" liburua idatzi zuen.

Bi mende geroago Industria Iraultza delakoa abian ipini zuten Britainia Handian, eta XIX. mendeko amaieran industrialiazioa iritsi zen Euskal Herrira, metalurgia jarduera nagusien artean egon zelarik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Metalurgia Aldatu lotura Wikidatan