Ezker Batua (Espainia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Izquierda Unida (IU)
Presidentea Cayo Lara Moya
Bozeramailea José Luis Centella
Sorrera 1986
Egoitza nagusia Madril
Ideologia politikoa ezker politikoa, federalista, troskista, sozialdemokrata, erreformista, laizista, errepublikarra.
Nazioarteko afiliazioa Europako Alderdi Ezkertiarra
www.izquierda-unida.es

Izquierda Unida (euskaraz Ezker Batua) Espainiako alderdi politikoen koalizioa da. 1986an sortua Partido Comunista de España (PCE), Partido Comunista de los Pueblos de España PCPE), Partido de Acción Socialista (PASOC), Izquierda Republicana (IR), Federación Progresista (FP), Partido Carlista eta Partido Humanistaren batzearekin. Haietako batzuk koalizioa utzi egin dute.

Espainia ezkertiar, errepublikano eta federal bat du helburu, baita hauteskunde legea aldatzea ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako urteetan etengabe gora egin zuen arren, 1994tik aurrera botoak galtzen ari da. Momenturik larriena 2008ko hauteskunde orrokorren ostean ailegatu zitzaion. IUk 2 eserleku soilik lortu zituan Espainiako kongresuan. Haietako bat, gainera, Katalunian bere bazkidea den ICV-EUiA alderdiarena zen. Dena den, PSOEren gainbeheraren ondorioz, 2011ko hauteskundeetan nabarmen egin zuen gora IUk. Gaur egun, 11 diputatu ditu Gorteetan. 2012an ospatu diren hauteskundeek, Andaluzia eta Asturias erkidegoetan hain zuzen, gorakada hori berretsi dute.

Egun, Espainiako hirugarren alderdia da. Europako Parlamentuan ere ordezkaritza dauka. Willy Meyer da euren bozeramailea Europan. Hainbat alderdirekin akordioak sinatu ditu Espainian zehar ezkerra indartzeko. Katalunian bere bazkidea Iniciativa per Catalunya-Verds da (ICV), Aragoin, Chunta Aragonesista, edota Nafarroan Batzarre. Los Verdes taldearekin ere hitzarmenak baditu.

Alderdiko Koordinatzaile Nagusia Cayo Lara da. Alderdiko beste pertsona garrantzitsu batzuk Julio Anguita, Gaspar Llamazares edo Paco Frutos izan dira.

Ezker Batua EAEn[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Autonomia Erkidegoan IUk IU-Ezker Anitza izena du. 2011ko hauteskundeei begira sortu zen, Mikel Arana buru zela, Ezker Batua-Berdeak (EB-B) koalizioa bitan banatu zenean. IUk legebiltzarkide bat du Gasteizen eta zenbait zinegotzi erkidegoan zehar. Bere aldetik, EBk, José Navas buru dela, bi biltzarkide ditu Araban eta Leioan EAJ-PNVrekin udal Gobernua osatzen du.

2009an EBtik beste alderdi bat banatu zen, Alternatiba, Oskar Matute buru dela. Alderdi horrek, egun, ezker abertzalearekin, EArekin eta Aralarrekin hitzarmena du Bildu eta Amaiur koalizioen barruan.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ezker Batua (Espainia) Aldatu lotura Wikidatan