Faxian

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fa Hien Ashokaren jauregiaren aztarnak bisitatzen

Faxian (txinera tradizionalez: 法顯; txinera sinplifikatuz: 法显; pinyina: Fǎxiǎn; baita Fa-Hien, Fa-hsien edo Fa Xian ere) (Wuyang, egungo Linfendik gertu, 337?, c. 422) Txinako fraide eta itzultzaile budista izan zen. 402. urtean Indiara egin zuen bidaiaren bidez hasi ziren Indiaren eta Txinaren arteko harremanak. Haren idatziek informazio ugari eman dute budismoaren lehen garaiez. Indiara egin zuen bidaian, Asiako erdialdeko lurraldeak gurutzatu zituen; bidaia horretan gertatuak eta ikusiak Fo Kuo Chi («Erreinu Budistetako ibiliak») liburuan jaso zituen. Indiara joan eta budisten ikastetxe garrantzizkoenetan ikasi zuen. Artean txinerara itzuli gabe zeuden testu budistak erosi eta Txinara bihurturik haiek itzuli eta argitaratu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]