Federico Luppi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Federico Luppiren argazkia.

Federico Luppi (Ramallo, Buenos Airesko probintzia, 1936ko otsailaren 23a-) aktore argentinar-espainiarra da.

Argentinako antzezle nagusietakotzat hartzen da. Gaztetan La Platara joan zen pintura eta eskultura ikastera, baina nahiago izan zuen antzerkiaren munduan aritu. Era askotako lanak egin zituen antzerkigintzan saioak egiten zituen bitartean. Denboraldi batez gaueko tabernetan lan egin ondoren, antzerkian Ha llegado un inspector ("Ikuskatzaile bat etorri da") lanarekin egin zuen debuta. Lan hark zinema, irratia eta telebistarako ateak zabaldu zizkion.

Erregimen politikoaren kontra izan zuen jarreraren ondorioz, Espainiara ihes egin zuen. Espainian lan asko egin zituen, batez ere 1976-1981 urteen bitartean. Hala eta guztiz ere, Romance de Aniceto y la Francisco ("Aniceto eta Franciscoren maitasuna") lanak eman zion ospea nazioartean. Adolfo Aristarainekin Un lugar en el mundo ("Leku bat munduan") eta La ley de la frontera ("Mugako legea") filmak egin zituen.

1997an Zilarrezko Maskorra aktore onenari lortu zuen Donostiako Zinemaldian.

Eduki-taula

Lan hautatuak [aldatu]

Antzerkigintza [aldatu]

  1. Korchac y los niños ("Korchac eta umeak")
  2. Soledad para cuatro ("Bakardadea lau lagunentzat")
  3. Nuestro fin de semana ("Gure aste bukaera")
  4. El canto del cisne ("Beltxargaren kantua").

Zinema [aldatu]

  1. La Patagonia rebelde (1974).
  2. Últimos días de la víctima (1979).
  3. Tiempo de revancha (1981).
  4. Plata dulce (1982).
  5. Un lugar en el mundo (1992).
  6. Sol de otoño (1996).
  7. Martín (Hache) (1997).
  8. El último tren (2002).
  9. Lugares comúnes (2002).
  10. El laberinto del fauno (2006).
  11. La habitación de Fermat (2007)

Ikus, gainera [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]