Felsiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Granitoa.

Felsiko izena hartzen dute elementu arinez osaturiko arroka eta magmek. Elementu hauek silizioa, oxigenoa, aluminioa, sodioa eta potasioa dira gehienbat.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Feldespato eta Silizio (Silizio dioxido) hitzen elkarketatik dator.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mea felsikoak kolore argikoak izaten dira eta dentsitate erlatibo baxua izaten dute, 3 baino txikiagoa. Normalean arroka azidotan agertzen dira, gaur egun izendapen hori erabiltzen ez bada ere.

Arroka felsiko ugariena granitoa da. Mineral ohikoenak feldespatoa, kuartzoa, moskobita, ortoklasa eta plagioklasa dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]