Magma

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kilauea sumendiaren laba

Magma, tenperatura handiko nahasketa faseanitz bat da (bere konposaketaren arabera, 700 Â°C baino gutxiagotik 1500 Â°C baino gehiagoraino), solido (kristalak eta arroka zatiak), likido (gehienbat silikatoak) eta gasena (hidrogeno, oxigeno, karbono, sufre eta kloroan aberatsa), iturri parental baten fusio partzial edo erabatekoagatik eratua (nagusiki, mantuaren gainaldea eta lurrazalaren oinarria). Bere mineral edukiagatik, magma bi talde handitan sailka daiteke: mafikoak eta felsikoak. Oinarrian, magma mafikoek, magnesio eta kaltzioan aberatsak diren silikatoak dituzte, felsikoak, sodio eta potasioan aberatsak diren bitartean.

Bere sorreratik, gainazalean solidotu baino lehenago goraka doan magmari, laba deritzo.

Jario magmatikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magma, sakonera handian dagoen iturri parental baten fusio partzialetik eratzen da (lurrazalaren oinarria eta mantuaren gainaldea). Fusio partziala bultzatzen duten faktore nagusiak, honako hauek dira: 1) ur edukia, 2) tenperatura, 3) presioa eta 4) iturri parentalen konposaketa. Faktore hauetatik, batzuk beste batzuen gainetik egongo dira, magma eratzen den giro tektonikoaren arabera: Karibe eta Japonia bezalako subdukzio guneetan, faktore kritikoa, mantuko ur edukia da. Ozeano dortsaletan, Dortsal mesoatlantikoan edo East Pacific Rise delakoan kasu, faktore kritikoa, hedapen ardatzean presio gutxitzea da. Alpeak bezalako talka guneetan, lurrazalaren oinarrian presioaren eta tenperaturaren igotzea da. Itsasoko mendi batzuetan, Hawaii edo Islandia kasu, behe mantuaren oinarritik datozen anomalia termikoek (luma edo puntu beroak) sortutako tenperatura igotzea da.

Arroka igneoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka igneoa

Magmaren hoztearen emaitza, arroka igneoak dira. Eta hoztearen baldintzen arabera, arrokak, pikor fin edo sendokoak izan daitezke.

Hauek, honela banatzen dira:

  • Arroka intrusiboak: Magmaren hozte motel baten ondorioz eratu direnak dira, sakonean eta, oro har, masa handietan. Arroka plutoniko ere baderitze, eta bere meategiei, dike deritze. Mota hauetako arroka batzuk granitoa, gabroa eta sienita dira.
  • Arroka estrusiboak: Gasa galdu duen magmaren, labaren, hozteagatik eratzen dira, lurreko gainazalean. Mota hauetako arroka batzuk, basaltoa eta erriolita dira.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Magma Aldatu lotura Wikidatan