Ferdinand Kübler
Ferdinand Kübler (1919ko uztailak 24an Marthalenen jaioa), Le Fou pédalant eta L'Homme cheval ezizenduna, txirrindulari suitzar bat izan zen, profesionala 1940 eta 1957 bitartean, denbora horretan 135 garaipen lortu zituelarik.
Ferdi Kübler Suitzako txirrindularirik sarituenetako bat da. Bere herrialdeko txapeldun hamaika alditan maila ezberdinetan, bere lorpenik handienak 1950eko Frantziako Tourrean eta 1951ko Txirrindularitzako Munduko Txapelketan ditu, bietan garaipena lortuz.
Beste ohorezko postu batzuen artean Frantziako Tourrean 2. postu bat, bi 3. postu Italiako Giroan eta beste bi domina gehiago, brontzezko bat eta zilarrezko beste bat Munduko Txapelketan daude.
Bi aldiz baino ez zuen amaitu Tourra, baten 1. eta bestean 2. amaituz.
Txirrindularitza profesionaletik erretiratu ondoren eski monitore bihurtu zen.
Palmaresa [aldatu]
|
1940
1941
1942
1943
1944
1945 1947
1948
1949
|
1950
1951
1952
1953
1954
1955
1956 |
| Aurrekoa Fausto Coppi |
Frantziako Tourraren irabazlea 1950 |
Ondorengoa Hugo Koblet |