Hugo Koblet
Hugo Koblet (Zürich, 1925eko martxoak 2-1964ko azaroak 6), Le pédaleur de charme ezizena jaso zuena, txirrindulari suitzar bat izan zen, profesionala 1946 eta 1958 artean, denbora horretan 70 garaipen lortu zituelarik.
Txirrindularitzan jazarpen probetan hasi zen, espezialitate horretan suitzako txapeldun zortzi urtez jarraian izan zelarik, baita munduko azpitxapeldun ere 1951 eta 1954an.
Kobleten ospea Europa osotik hedatu zen 1950ean Italiako Giroa irabazi zuen lehen ez italiarra izateagatik. Txirrindulari indartsua zen mendian zein ordekan, sprinter bikaina ere bazelarik, jazarpen probetan izan zuen prestakuntzaren ondorioz. 1951n Fausto Coppi garaitu zuen Nazioen Sari Nagusian, garai hartan munduko txapelketatzat hartzen zen banakako erlojupeko proba bat. Urte horretan bertan, Hugo Kobletek bere garaipenik garrantzitsuena lortu zuen, 1951ko Frantziako Tourra irabaziz.
Koblet itxura oneko eta bere itxuragatik arduratuta zegoen gizon bat zen. Ospeak, bere karrera profesionala kaltetu zuen bizimodu batera eraman zuen. Maila onean lehiatzen jarraitu zuen arren (bi aldiz amaitu zuen bigarren Italiako Giroa), sekula ez zen itzuli 1950 eta 1951n izan zuen mailara. Txirrindularitza profesionaletik 1958an erretiratu zen.
Sei urte beranduago, Koblet auto istripu batean hil zen, suizidatu egin zela pentsarazi zuten baldintzetan.
Palmaresa [aldatu]
|
1947
1948
1949
1950
1951
|
1952
1953
1954
1955
1956
|
| Aurrekoa Fausto Coppi |
Italiako Giroaren garailea 1950 |
Ondorengoa Fiorenzo Magni |
| Aurrekoa Ferdinand Kübler |
Frantziako Tourraren garailea 1951 |
Ondorengoa Fausto Coppi |