Paris-Roubaix
Wikipedia(e)tik
| Paris-Roubaix | |
|---|---|
| Eskualdea | |
| Data | Apirila |
| Modalitatea | Errepidea |
| Mota | Egun bakarreko lasterketa |
| Lehiaketa | UCI ProTour |
| Historia | |
| Lehen edizioa | 1896 |
| Edizio kopurua | 109 (2011n) |
| Lehen irabazlea | |
| Azken irabazlea | |
| Garaipen gehien | |
Trouée d'Arenberg-eko galtzadarrizko zatia.
París-Roubaix egun bakarreko txirrindulari lasterketa profesional bat da, Frantziako iparraldean, Belgikako mugatik hurbil, jokatzen dena. 1896tik 1967 arte Parisen abiatu eta Roubaixen amaitzen zen. 1968tik Compiègnen (Parisko erdigunetik 60 km ipar-ekialdera) hasten da eta Roubaixen bukatu. Oso ibilbide latza du, tarte batzuetan galtzadarrizko zolarekin. Horregatik Klasiketan Klasika, Iparraldeko Infernua edota Azken Erokeria ezizenez ere ezaguna da.
Milan-San Remo, Flandriako Tourra, Lieja-Bastogne-Lieja eta Lombardiako Giroarekin batera Txirrindularitzako bost Monumentuetako bat da.
Garaipen gehien lortu dituen txirrindularia Roger De Vlaeminck da, lautan irabazi baitzuen: 1972, 1974, 1975 eta 1977an.
Eduki-taula |
Irabazleen zerrenda [aldatu]
Josef Fischer, lehenbiziko irabazlea.
Uwe Raab, 1995eko edizioan.
Imanol Erbiti, 2008ko edizioan.
- Lasterketa bertan behera gelditu zen 1915 eta 1918 artean, Lehen Mundu Gerragatik, eta 1940 eta 1942 artean, Bigarren Mundu Gerragatik.
- 1949an bi irabazle izan ziren. Helmugara André Mahé iritsi zen lehenbizikoa, baina, lasterketako ofizial batzuek nahasirik, okerreko atetik sartua zen belodromora. Minutu batzuk geroago tropeltxo bat, behar zen atetik sartuta, ailegatu zen eta Serse Coppi, Fausto Coppi mitikoaren anaia, nagusitu zen esprintean. Lasterketaren zuzendariek biak izendatu zituzten irabazle, baina oso erabaki polemikoa izan zen.[1]
Erreferentziak [aldatu]
Ikus gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- París-Roubaix lasterketaren webgune ofiziala (Frantsesez) (Ingelesez)